Badatoz Mingaina Dantzan! udalekuak

Badatoz Mingaina Dantzan! udalekuak 13 eta 14 urteko nerabeek ongi pasatzeko osagai guztiak izango dituzte Berrizen! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/badatoz-mingaina-dantzan-udalekuak/@@download/image/mingaina_logoa.76bb97958d1f.png
2018/04/19
berria
13 eta 14 urteko nerabeek ongi pasatzeko osagai guztiak izango dituzte Berrizen!
Badatoz Mingaina Dantzan! udalekuak

Kirola, naturarekin harremana, musika... badatoz Mingaina Dantzan! udalekuak, eta Berrizko Olakueta aterpetxea 13 eta 14 urteko gazteekin beteko da uztailan.

Bi txandatan egingo dituzte udalekuak, uztailaren 4tik 13ra eta 16tik 25era, eta bakoitzean 30 lagunentzako lekua egongo da. Dagoeneko eman daiteke izena mingainadantzan@gmail.com helbidean. Matrikulazioa irekia da.

Lehen txandan, inguru euskaldunetako nerabeak eta euskara nagusi ez den inguruetakoak nahasiko dituzte. Bigarrenean aldiz, ama hizkuntza euskara dutenak eta ez dutenak nahasiko dituzte. Udan ondo pasatzeko prest?