Badatoz Gazte Olinpiadak!

Badatoz Gazte Olinpiadak! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/badatoz-gazte-olinpiadak/@@download/image/kirola_egk_1437558176.jpg
2015/07/22
berria
Erredakzioa / @Gaztezulo
Kirolaren balio sozialak eta gazteen parte-hartzea sustatzeko asmoz, 16 eta 30 bitarteko gazteei zuzendutako #GazteOlinpiadak antolatu ditu Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak, irailean.


Kirolak dituen balio sozialak goraipatu nahi izan ditu Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK) irailean eta urrian antolatu dituen lehen Gazte Olinpiadetan. Guztira hiru hitzordu abiatu ditu, Bilbon, Gasteizen eta Donostian, gazteen kirola eta parte-hartzea sustatzeko asmoz.

Lehiaketa guztietan neskek eta mutilek parte hartuko dute, talde mistoak osatuz, eta ongi etorri dinamika parte-hartzailea, lehiaketa, sarien banaketa eta itxierak osatukod ute egitaraua. Egitasmoa 16 eta 30 urte bitarteko gazteek parte hartu dezakete, eta amateurrei, profesionalei, frogak egin nahi dituztenei eta interesa duen orori zuzenduta dago.

Izena emateko interesa duen gazte orok izen-emate formularioa bete beharko du lotura honen bitartez, lehiaketa burutuko den astelehena izanik parte hartzeko epearen amaiera.  Goalball lehiaketan parte hartu nahi duenak irailaren 14an izango du izena emaetko azken eguna, saskibaloian parte hartzeko irailaren 21ean eta urriaren 12a, azkenik, boleibol txapelketan izena emateko azken eguna izango da.

Egitaraua


GOALLBALL
Noiz: Irailaren 19an, larunbatean.
Non: Bilboko Deustuko kiroldegian. (mapa)
Ordutegia: 9:15-10:00 izen-emate fisikoa 10:00-14:00 lehiaketa. (Goalball‐a ikusmen‐urritasuna duten lagunentzako talde‐kirol paralinpikoa da, eta hiru jokalariz osatutako bi taldek jokatzen dute)

SASKIBALOIA
Noiz: Irailaren 26an, larunbatean.
Non: Gasteizko Mendizorrotza kiroldegian (mapa).
Ordutegia: 9:15-10:00 izen-emate fisikoa 10:00-14:00 lehiaketa.

BOLEIBOLA
Noiz: Urriaren 18an, igandean.
Non: Donostiako Manteo kiroldegian (mapa).
Ordutegia: 9:15-10:00 izen-emate fisikoa 10:00-14:00 lehiaketa.