Badator Zubietako flash moba

Gipuzkoa Zero Zabor plataformak antolatuta, igandean egingo dute. Herrian egitekoa den errauste plantako lanak geldiarazi nahi dituzte ekimenaren bidez. Hasi berri dituzten lanak bertan behera uzteko eskaera modu bitxian egingo dute: dantzan. "Dantza egiten duen herriak edozer lor dezake", dio plataformak.
Flash mob-a 13:30ean grabatuko dute -13:45ean beste saiakera bat egingo dute-, baina 10:30etik aurrera, nahi duten guztiek koreografia entseatu ahal izango dute. Zubieta girotzeko, besteak beste, otartekoak prestatuko dituzte, Porrotx eta Marimototsen emanaldia izango da eta Amerika Latina Unida, Ibarrako Alur eta Break & Freestyle taldeek dantza ikuskizun bana aurkeztuko dute.