Badator Zinegoak

Badator Zinegoak Otsailaren 19tik eta martxoaren 4ra bitarte egingo dute aurtengo Gaylesbitrans zinema jaialdia; adi Ane Pikaza ilustratzailearen kartelari! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/badator-zinegoak/@@download/image/Captura de pantalla 2018-01-10 a las 08.45.15.png
2018/01/10
berria
Otsailaren 19tik eta martxoaren 4ra bitarte egingo dute aurtengo Gaylesbitrans zinema jaialdia; adi Ane Pikaza ilustratzailearen kartelari!
Badator Zinegoak

Zinegoak Bilboko LGTBI zinema jaialdia 2018ko otsailaren 19tik eta martxoaren 4ra bitartean izango da. Zinegoak Hedapenak 40 emanaldi baino gehiago eramango ditu berriro Bilbotik harago. Jarduerak barra-barra hilabete eta erdian, Euskadiko ekitaldirik luzeenetakoa bihurtuz.

 

Egitura berriarekin ekingo diote bideari, jada lehen uztak eman dituena 365ZG jardueraren bitartez, hau da, LGTBI kolektiboari edo sexu aniztasunari lotutako data zehatzetan, aldarrikapenak egiteko eta beste elkarteen ekimenak babesteko asmoz antolatzen duten jarduera eta emanaldi sorta. Horietako azkena, Call me Kuchu dokumentala izan da, Eusko Jaurlaritzak Sexual Mininorities of Uganda GKEri emandako Rene Cassin sariaren harira antolatutakoa.

 

Bi hilabete falta direla, taldea buru-belarri dabil lanean. Zinegoakek, berriro errepikatuko du bi asteko iraupenaren formatua. Oraingoan, egitarauaren zati handiena eta emanaldi gehienak Golem, BilboRock eta BilbaoArte aretoetan egingo dira, lehenengo astean, 18tik 25era. Eta bigarren astean, filmen bigarren emanaldiak eta bestelako jarduerak bilduko dira, BilboRocken bakarrik.

 

Horrez gain, jaialdiaren hasiera “ofiziala”ren aurreko astean, berriz ere “3,2,1… Zinegoak” antolatuko dute, beste erakunde eta elkarterekin batera. Lau egunean, 14tik 18ra, jarduerak barra-barra eta doan: emanaldi bereziak, topaketak eta, aurten, kontzertu sorpresa bat.

 

Maitasun lesbikoa eta estereotiporik gabeko gorputzak

Aurtengo edizioaren kartelaren egilea Ane Pikaza (Bilbo, 1984) ilustratzaile eta aktorea da. Pìkaza Arte Ederretan lizentziaduna eta Arte Eszenikoetan diplomatua da EHUn, eta hainbat antzerki taldetan (Kabia, Xake edo Hika) eta telebista eta zinema produkziotan parte hartu du. Ilustratzaile lanetan, antzerki talde batzuen kartelak egin ditu (Marie de Jongh, adibidez), eta Kabia taldeko “Alicia después de Alicia” antzerki-komikiaren eszenak sortu ditu. Vetusta Morla taldearekin ere lan egin du, “Los rios de Alice” bideojokoaren irudiak sortuz, Madrilgo soinu bandarekin. Bizkaiko Foru Aldundiarekin indarkeria matxistaren kontrako azken kanpainan parte hartu du bere ilustrazio batekin, Azaroaren 25aren baitan. Irudi samurra sortu du, eztia eta naif samarra, baina atzean mezu sakona gordetzen du: horrela, Zinegoak jaialdiak aurten emakumeen arteko maitasunari eta gorputzen aniztasunari ikusgarritasuna emango dio