Hemen da Zinebi

Hemen da Zinebi Ateak ireki ditu Zinebik; euskal film laburren emanaldiarekin eta Alberto Iglesias konpasatzailearekin gozatzeko prest? https://www.gaztezulo.eus/albisteak/badator-zinebi/@@download/image/0000_59ZINEBI_0186.jpg
2017/11/10
berria
Ateak ireki ditu Zinebik; euskal film laburren emanaldiarekin eta Alberto Iglesias konpasatzailearekin gozatzeko prest?
Hemen da Zinebi

Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiak (ZINEBI) bere ateak zabalduko ditu Bilboko Arriaga Antzokian GAUR, ostiralean (20:00etan) Sekzio Ofizialeko lehiaketan parte hartuko duten euskal film laburren emanaldiarekin eta Alberto Iglesias konposatzaile donostiarrari emango zaion Ohorezko lehen Mikeldiaren entregarekin. Entrega berezia izango da, mugitzen ari diren irudien esanahi dramatikoa indartzeko duen talentuaren bitartez, bere sorkuntzarako erabateko askatasuna eta bere partituren intentsitate emozionala gaur egungo zine zuzendari handienetako batzuen esku jartzeko gai izan den musikaria delako Iglesias.

62 filmek hartuko dute parte Sekzio Ofizialean, zinemaldiak dituen hiru generoetako Urrezko eta Zilarrezko Mikeldiak lortzeko xedez: fikzioa (24), dokumentala (21) eta animazioa (17). Lehiaketarako aukeratu diren lanen artean Espainiako 16 daude, eta horietako 6 euskal zinegileek egindakoak dira, eta jaialdiaren inaugurazio ekitaldian eskainiko dira. Hauek dira:

-Plágan, Koldo Almandoz (dokumentala).
-Una sinfonía en silencio (Cicha Symfonia), Aitor Gametxo (dokumentala).
-Lo-ibiltariak, Iñigo Salaberria (dokumentala).
-Areka, Begoña Vicario (animazioa).
-Aprieta, pero raramente ahoga, David Pérez Sañudo (fikzioa).
-Zacarías, Violeta Trincado (fikzioa).

 

Gehiago jakiteko irrikaz? Sartu ZINEBIn.