Badator Urumeako 5 miliak lasterketa

Badator Urumeako 5 miliak lasterketa https://www.gaztezulo.eus/albisteak/badator-urumeako-5-miliak-lasterketa/@@download/image/urumea_5_2_1401791260.jpg
2014/06/03
berria
Badator Urumeako 5 miliak lasterketa
Ekainaren 8an egingo dute Donostian, Trotamillas Company elkarteak bigarrenez antolatzen duen Urumeako 5 miliak lasterketa. Guztira, 7,5 kilometroko ibilbidea izango du eta 600 korrikalari baino gehiagok parte hartuko dute.


Datorren larunbatean, goizeko 10:00etan abiatuko da Donostiako Santa Katalinako zubitik Trotamillas Company elkarteak, DKV, Añarbeko Urak, Lacunza, U51pro eta Kaikuren babesarekin, bigarrenez antolatzen duen Urumeako 5 miliak lasterketa.

Familiarteko kirola sustatzeko eta kirolaren bitartez gizartean nagusi diren hainbat elkarteri babesa emateko asmoz antolatu zuten iaz, lehen aldiz, Urumea ibaia inguratzen duen lasterketa. Aurten, lasterketaren bitartez lortuko diren etekinak Dravet Fundaziora bideratuko dituzte, besteak beste.

Lasterketan parte hartzen duten korrikalarientzat arropa uzteko gunea eta hornidura-gunea prestatu dute antolatzaileek Santa Katalinan. Zuk ere parte hartu nahi baduzu datorren ostiralera bitarte –ekainak 7– duzu aukera. Animatu eta parte hartu!