Badator Ttan ttakun irratiaren festa!

Badator Ttan ttakun irratiaren festa! Larunbatean, hilak 12, Donostiako Egia auzoko Gazteszenan! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/badator-ttan-ttakun-irratiaren-festa/@@download/image/FESTA2018txikia.jpg
2018/01/11
berria
Larunbatean, hilak 12, Donostiako Egia auzoko Gazteszenan!
Badator Ttan ttakun irratiaren festa!

Badator Ttan Ttakun irratiko urteroko festa, Egia kultur etxeko Gazteszena aretoan, urtarrilak 13, larunbata eta 5 euroren truke: bertan izango dira Señor no, Discípulos de Dionisos, Snobs eta Sofa taldeak. Horiekin batera, Manu Pogo DJ-a eta Ttan Ttakun irratiko kide eta lagunek DJ emanaldiak ere eskainiko dituzte. Beti bezala, bi gune desberdin egongo dira, eta festa 23:00etatik 06:00etara izango da.


23:00etan areto txikiko DJak hasiko dira eta 23:30ak pasata, Sofa taldeak irekiko du areto nagusia, ondoren Discípulos de Dionisos, Snobs eta Señor No taldeek joko dute, hurrenez hurren.


Aurten lehenengo aldiz, sarreren aurre-salmenta egingo dute. 5 euroren truke, leihatilan bezala. Internet bidez hemen:

Ondorengo Donostiako tabernetan sarrera fisikoak salgai izango dira: Egian, La Taberna (Karmengo Andra Mari kalea, 45); Bidebietan, Zumardi (Zumarren ibilbidea, 22); Alde zaharrean, Aker (Mari kalea, 19) eta Rekalde (Aldamar kalea, 1) eta, noski, egunean bertan leihatilan 23:00etan.


EZ GALDU!!!