Badator Musika Garaikide eta Elektronikoaren festa!

Badator Musika Garaikide eta Elektronikoaren festa! Iaz Dantz jaialdiaren lehen edizioa galdu bazenuen, hemen duzu aukera berria! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/badator-musika-garaikide-eta-elektronikoaren-festa/@@download/image/38681702_1983782551686157_2327097196043829248_n.jpg
2018/08/10
berria
Iaz Dantz jaialdiaren lehen edizioa galdu bazenuen, hemen duzu aukera berria!
Badator Musika Garaikide eta Elektronikoaren festa!

Musika Garaikide eta Elektronikoaren Topagunea da Dantz jaialdia, eta bigarren urtez egingo dute Donostian. Abuztuaren 30etik irailaren 1era izango da festa eta Gazteszena eta Tabakalerako patioa izango dira agertokiak. 

Iaz bi egunez egin zuten jaialdia, eta izandako arrakasta ikusita, aurten hiru egunetara luzatu dute. Hala, edizio honetan guztira 45 artistek parte hartuko dute, eta horietako 23 emakumeak izango dira. Ostiralean eta larunbatean Egiako Gazteszenan egingo dituzte musika gauak.

El_Txef_A, Aneguria, Ruben Rubio, Miss Biotza, Les Alsborregach, RRUCCULLA, SAMA' eta Balza dira jaialdian parte hartuko duten musikarietako batzuk; denak ezagutu nahi? Eman begiratu bat DANTZ EGITARAUARI!