Badator Mojo Workin' jaialdiaren edizio berria

Badator Mojo Workin' jaialdiaren edizio berria https://www.gaztezulo.eus/albisteak/badator-mojo-workin-jaialdiaren-edizio-berria/@@download/image/baby_washington_1394106226.jpg
2014/03/06
berria
Badator Mojo Workin' jaialdiaren edizio berria
Martxoaren 14ean eta 15ean egingo dute aurten, 50 eta 60ko hamarkadetako musika beltza nagusi duen Mojo Workin' jaialdea. Bosgarren edizioak Melvin Davis, Billy Boy Arnold, Melvin Davies, Baby Washington eta Kim Weston musikari ezagunak ekarriko ditu Gazteszenara.


Bi egunetako egitaraua prestatu du aurten ere musika beltzaren gorazarrean bosgarrenez Donostian nagusituko den Mojo Workin' R&B; Weekend jaialdiak.  Martxoaren 14an 21:00etan, Txikagotik datorren Billy Boy Arnold musikariak estreinatuko du Ginmusic, Donostia Kultura eta Gure Gauza Records-ek antolatzen duten jaialdia. Bigarren kontzertua aldiz, Detroiteko Melvin Davis musikari ezagunak eskainiko du.

Larunbatean, ordu berean, Baby Washington soularen urrezko garaiko izarra eta 'Take Me in Your Arms' kantarekin 1965ean ezaguna egin zen Kim Weston musikarien txanda izango da Donostiako Gazteszenan.

Jaialdiak irauten dituen bi egunetan, kontzertuak amaitu ostean, musika jartzaile bikainak nagusituko dira, tartean adibidez, Ady Croasdell, Mr. Fine Wine, Rob Baley eta Gure Gauza Resident DJ's.