Badator Maiatza Rock 2013

Badator Maiatza Rock 2013 https://www.gaztezulo.eus/albisteak/badator-maiatza-rock-2013/@@download/image/doctor_explosio_1366106812.jpg
2013/04/16
berria
Badator Maiatza Rock 2013
Los Coronas, Anai Arrebak, Lendakaris Muertos eta BlackBeltz taldeak aritu ziren iaz, besteen artean, eta aurten berriz, Willis Drummond, Proyecto pez, Cabezafuego eta Joseba irazoki taularatuko dira Burlatan Maiatza Rock jaialdira.


Guztira hamar taldek parte hartuko dute aurten, Burlatako Euskal Herria peñako lokaletan antolatzen duten Maiatza Rock musika jaaldian. Urtero bezala, egitaraua hilabeteko hiru larunbatetan antolatu dute eta 22:30etatik aurrera zer aditua izango da.

Maiatzaren lehen asteburuan abiatuko da jaialdia, eta maiatzaren 4an izango da da lehen hitzordua. MCD, Memo eta Putas de Hojalata taldeek estreinatuko dute egitaraua.

Bigarrena, berriz, maiatzaren 11n izango da, Athom Rumbako Iñigo Cabezafuego eta Joseba Irazoki muskariak bakarkako proiektuetan ariko dira Litte Sizzies eta Doctor Explosion taldeekin batera.

Azkena, maiatzaren 18an izango da, eta Proyecto Pez, Atticus Finch eta Willis Drummond taldeak taularatuta itxiko dute, aurtengo Maiatza Rock festibala. Kontzertu guztietarako sarrerak dohakoak izango dira, beraz, badakizu gazte! Maiatzaren 4ean, 11an eta 18an gerturatu zaitez Burlatara!