Badator Lekuz Leku, XI. Nazioarteko Dantza Jaialdia

Badator Lekuz Leku, XI. Nazioarteko Dantza Jaialdia https://www.gaztezulo.eus/albisteak/badator-lekuz-leku-xi-nazioarteko-dantza-jaialdia/@@download/image/lekuzlekuazala_1434713903.jpg
2015/06/19
berria
Erredakzioa / @Gaztezulo
Badator Lekuz Leku, XI. Nazioarteko Dantza Jaialdia
Ekainaren 26an eta 27an Lekuz Leku dantza jaialdiak hartuko du Bilboko Abandiobarrako pasealekua, eta 19:00etatik aurrera, hamaika hitzordu interesgarri nagusituko dira ostiralean eta larunbatean.


Ekimenaren helburu nagusia dantza garaikidearen hizkera mota guztiak ikusle guztiengana gerturatzea izanik, bi egunez nazioarteko dantzarien proopsamen ugari aurkeztuko dituzte hiri guneetan, Lekuz Leku dantza jaialdiaren bederatzigarren edizioan.

Hitzorduen artean azpimarratu daitezke, besteak beste, Abandibarrako pasealekuan zehar egingo duten dantza ibilbide koreografikoa, #CaminoAcieloAbierto dantza sorkuntzarako jolasa, La Fundición Topagunean egingo duten bideo erakustaldia, eta abuztuaren 7an estreinatuko den Akram Khan-en ‘Desert Dance’ filmaren aurre estreinaldi berezia.