Badator Laburbira, euskarazko film laburren zirkuitua!

Badator Laburbira, euskarazko film laburren zirkuitua! Apirilaren 8ra arte Euskal Herriko eta kanpoko 33 herritan zehar ibiliko da. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/badator-laburbira-euskarazko-film-laburren-zirkuitua/@@download/image/laburbira_02.jpg
2020/03/04
berria

Ane Urrutikoetxea @aneurruti

Apirilaren 8ra arte Euskal Herriko eta kanpoko 33 herritan zehar ibiliko da.
Badator Laburbira, euskarazko film laburren zirkuitua!

Aurten 27 lan aurkeztu badira ere, 9 lan aukeratu izan dira proiektatzeko, 73 minutuko koktela osatuz. Hauetariko batzuk 2019ko jaialdi askotan aurkeztu izan ziren, "Anti" Zinemaldian, "Pil Pil" Euskal Zine Bileran eta "Harria Herria" Mendifilm Festival jaialdian. Honako hauek osatzen dute XVII. Laburbira

-       Gau Beltza (Euskaltzaleen Topagunea)

-       Urak dakarrena (Marilin taldea)

-       Anti (Josu Martinez)

-       Tigre bat (Amaia San Sebastian)

-       Pil Pil (Kristina Zorita)

-       Mamarro (Ibon Iza Totorika)

-       Kateak (Yolanda Mazkiaran)

-       Jauzi bat eta Prixt (Maitane Eyheramonho)

-       Harria Herria (Dimegaz Kultur Elkartea)

Johana Olabarria, Laburbirako antolatzailearen esanetan, “azken denboraldi honetako ikus-entzunezkoen urrezko denboraldiak argi erakusten du euskarazko lanen kalitatearen gorakada, eta beste urte batez, Laburbira, honen erakusgarri izango da

33 HERRI BISITATUZ

Euskaltzaleen Topaguneak helburu nagusi birekin antolatzen du Laburbira zirkuitu ibiltaria:  euskarazko sortzaileen lana ezagutaraztea, euskaraz ekoizten jarraitu dezaten aukera zabalduz. Ikusleei geurean sortutako perla hauez gozaraztea da Laburbiraren beste helburua.

Bost astetan 33 herri bisitatuko ditu Laburbirak. Euskal Herria iparraldetik eta hegoaldera zeharkatuko du eta mugetatik haratago ere joango da, Valladolid, Valentzia, Londres eta Paris bisitatuz.