Badator Kultur Maratila!

Otsailaren 26tik martxoaren 1era bitarte euskal sorkuntza zikloa egingo dute laugarrenez Leioan. Antzerkia, dantza, bertsoa, musika eta performantzea sustatzeko asmoz, lau egunez egitarau interesgarria antolatu du Kultur Leioak Artedramarekin elkarlanean.
Guztira lau antzezlan izango dira ikusgai datorren ostegunean hasiko den Kultur Maratilaren laugarren edizioan. Lehena, ATX Teatroa konpainiaren Arren ganbara eta emeen sotoa bigarrena, Lauka Teatroaren Amodioaren ziega, hirugarrena, Oh My God! konpainiaren Zer duzu Amy eta azkena, Borobil Teatroaren Jokoz kanpo ikuskizuna.
Euskarazko antzerki emanaldiez aparte, Goseren Gosariak ikuskizunak borobilduko du egitaraua, otsailaren 28an, 22:00etan.
Lau egunez euskal sorkuntzaz gozatu nahi duenak dagoeneko eskuragarri ditu sarrerak. Antzezlanek, banaka, 6 eta 10 euro bitarteko prezioak dituzte. Kultura Maratila osotasunean jarraitu nahi duenarentzat bono berezia jjarri dute salgai 30 eurotan. Sarrerak Kultur Leioako txarteldegian eta lotura honen bitartez eskuratu daitezke.
Otsailak 26, osteguna:
ATX Teatroa, ‘Arren ganbara eta emeen sotoa’ (20:30, 8 €)
Otsailak 27, ostirala:
Lauka Teatroa, ‘Amodioaren ziega’ –estreinaldia– (20:30, 8 €)
Otsailak 28, larunbata:
Oh My God!, ‘Zer duzu Amy?’ (20:00, 6 €)
Gose, ‘Gosariak’ (22:00, 10 €)
Martxoak 1, igandea:
Borobil Teatroa, ‘Jokoz kanpo’ –estreinaldia– (19:00, 10€)

Egitaraua: