Badator Kameratoia, Ikus-entzunezkoen Rallya

Badator Kameratoia, Ikus-entzunezkoen Rallya https://www.gaztezulo.eus/albisteak/badator-kameratoia-ikusentzunezkoen-rallya/@@download/image/kameratoia2015-_1448795776.jpg
2015/11/29
berria
Erredakzioa @Gaztezulo

Durangoko Azoka iristear dela, badator Euskaltzaleen Topaguneak azken hamaika urteetan antolatu duen Kameratoia. Abenduaren 5ean abiatuko da Euskal Herriko Ikus-entzunezkoen Rallya, eta urtero legez parte-hartzailek 50 ordu izango dituzte beren film laburrak sortu eta aurkezteko.


Euskaltzaleen Topaguneak hamaikagarrenez antolatzen duen Kameratoian parte hartzeko aukera galdu nahi ez baduzu, gaur –azaroak 30– duzu azken aukera! Durangoko Azokako Irudienea plazaren baitan, abenduaren 5ean, goizeko 11:00etan abiatuko da, beste behin, Kameratoia. Egun horretan bertan  jakingo dute parte hartzaileek aurten zer gairen inguruan egin behar duten film laburra, eta oinarriak ezagututa, abenduaren 7ko 14:00ak baino lehen izango dute lan guztiak aurkezteko epea. 

Irabazleak abenduaren 8an egingo den sari banaketan, ezagutuko dira, ekitaldi horretan bertan aurkeztutako film guztiak osorik ikusi ondoren, epaimahaiak hartuko hiru lan onenak aukeratu ondoren. Epai-mahaia artea eta kultura munduko profesional eta ordezkariek osatuko dute, guztira 1.200, 900 eta 600 euroko sariak banatuko dituzte. 



Egitaraua:


Abenduak 5, larunbata:  Harrera ekitaldia izango da, goizeko 11:00etan.  

Abenduak 7, astelehena: Parte hartzaileek 14:00ak arteko epea izango dute bideoak entregatzeko. 

Abenduak 8, asteartea: Sari banaketa ekitaldia, lan guztiak osorik ikusgai izango dira eta epaimahaiak bertan erabaki eta jakinaraziko ditu irabazleak.