Badator Jokoteknia! Animatuko zara?

Jokoteknia Euskarazko Bideojokoen I. Jardunaldia izango da maiatzaren 12an, Bilbon, Azkuna Zentroko Bastida aretoan. Game Erauntsia elkarteak eta Azkue Fundazioak elkarlanean antolaturiko ekimenaren helburuak dira bertako industriaren eta jokozaleen diagnostiko bat egitea eta hemengo bideo-joko garatzaile eta jokalarien joerak ikusi, hausnartu eta elkar ezagutzea.
Bilbon lehen aldiz euskara hutsean egingo den bideo-jokoei buruzko jardunaldi bat da Jokoteknia. Jardunaldi honen helburua, bertako industriaren eta jokozaleen diagnostiko bat egiteaz gain, hemengo bideo-joko garatzaile eta jokalarien joerak ikusi, hausnartu eta elkar ezagutzea izango da.
Horretarako, JOKOTEKNIA jardunaldian euskal bideo-jokogintza industriako aditu, ikasle eta jokalariak batera jarriko dituzte, egun dauden proiektu interesgarriak ezagutu ahal izateko, industriaren diagnostiko bat egin eta etorkizunerako ildoak zeintzuk diren argitzen saiatzeko asmoarekin. Bide batez, euskarazko ekoizpenaren inguruko gaur egungo diagnosi eta prospektiba bat egiten ere saiatuko dira.
Aukera bikaina izango da bideojokoen munduko arlo ezberdinetako jendea elkar ezagutu, ideia berriak hartu eta sinergia berriak sortzeko. Animatu!!