Badator Itxas Soinua Musikaldia

Badator Itxas Soinua Musikaldia https://www.gaztezulo.eus/albisteak/badator-itxas-soinua-musikaldia/@@download/image/vocalia-taldea_1375179328.jpg
2013/07/30
berria
Badator Itxas Soinua Musikaldia
Lekeitio musikaren topagunean bilakatuko da, aurten ere, abuztuaren 14tik 18ra bitarte luzatuko den Itxas Soinua XXXV. Musikaldian. Bilboko Orkestra Sinfonikoa eta Euskal Herri osoko 28 emakumek osatzen duten Vocalia taldea azpimarratu daitezke aurtengo egitarauan.


Bilbao Orkestra Sinfonikoak estreinatuko du lau egunez luzatuko den musika jaialdiaren egitaraua abuztuaren 14ean, asteazkena. Itxas Soinua Musikaldiaren lehen kontzertuan, gainera, Sigurjon Freyrsson 22 urteko biolinista bilbotarraren ikuskizuna ere gozatu ahal izango dute bertaratuko diren guztiek.

Bigarren hitzorduan, berriz, abuztuaren 15ean pianoa nagusituko da Carlos Goikoetxearen ikuskizunarekin. Abuztuaren 16an, Luis Alberto Requejok, Beatriz Ortizek, Cecilia Hernandezek eta Luis San Sebastianek osatzen duten Bilbao Klarnet Ensemble taldea izango da protagonista.

Abuztuaren 17an, Passamezo Antico emanaldia eskainiko du Carlos Mena kontratenorea eta, azkenk, abuztuaren 18an, emakumezkoen ahotsen talde batek, Vocaliak, itxiko du aurtengo Itxas Soinua Musikaldia.

Kontzertu guztiak gaueko 22:00etan izango dira, Lekeitioko Santa Maria Elizan.