Badator Ika Mizkaren azken saioa!

Badator Ika Mizkaren azken saioa! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/badator-ika-mizkaren-azken-saioa/@@download/image/captura_de_pant_1417597115.png
2014/12/03
berria
Erredakzioa / @Gaztezulo
Gaur, goizeko 10:00etatik aurrera nagusituko da, GAZTEZULOk eta GFAk antolatutako Ika Mizka egitasmoaren azken saioa. Nerea Aliasen gidaritzapean, euskararen erabilaren inguruan hausnartuko dute 100 bat ikaslek, Donostiako EHUren Erizaintza Unibertsitate Eskolan.


Aurreko hitzorduetan bezala, gaur ere, zazpi-zortzi laguneko taldeetan biduko dira ikasleak, eta gaurko partaide ezagunen artean azpimrratu daitezke, besteak beste, June Ansoleaga kazetaria, Ander Iruretagoiena aktorea, Galder Izagirre musikaria, Jon Maia bertsolaria,  Ieltsu Ostolaza EHZ jaialdiko arduraduna eta Irantzu Pastor argazkilaria, adibidez.

Eta hik, nola bizi dunk euskara?

Partaideak:


- Agurne Anasagasti (Zuek hor eta gu hemen saioko aurkezlea)
- June Ansoleaga (kazetaria, Gaur egun eta Teleberriko Eguraldia tarteko aurkezlea)
- Joseba Campano (Gu ta gutarrak saioko parte-hartzailea) - Ander Iruretagoiena (Goenkale telesaileko aktorea)
- Galder Izagirre (Berri Txarrak taldeko kidea)
- Jon Maia (bertsolaria)
- Leire Martinez (Gu ta gutarrak saioko parte-hartzailea) - Iraia Oiartzabal (Moda diseinatzailea)
- Ieltsu Ostolaza (EHZ jaialdiko arduraduna)
- Irantzu Pastor (argazkilaria)
- Maddi Sarasua (EHZ jaialdiko arduraduna eta bertsolaria)
- Maider Segurola (kazetaria, egun Hiri Gorrian saioko esataria) - Jon Urbierta (Zuek hor eta gu hemen saioko kidea)