Badator III. Hi eta Hire Munduak bideo lehiaketa!

Zertan ematen duzu denbora? Zerk betetzen zaitu? Zerk ematen dizu bizia? Kontaiguzu bideo labur batean eta bidaliguzu GAZTEZULO.COM webgunera! Azaroaren 1ean zabalduko dugu entrega epea hilaren 15era arte, baina oraintxe has zaitezke buruari eragiten. Ikus-entzunekoen alorreko profesionalek osatutako epaimahaiak 1.500 euroko saria aitortuko dio lan onenari, eta 500 eurokoa bigarrenari. Horretaz gain, Ikuslearen Saria ere jasoko du bozka gehien biltzen dituenak.
Hirugarren edizio honetan ere gai berari helduko diogu: Hi eta Hire Munduak. Hortaz, zuen unibertsoa fikziozkoa ala erreala irudikatuko duen bideo labur bat eskatzen ari gatzaizue, gutxienez minutu batekoa eta gehienez hiru minutukoa. Zertan ematen duzu denbora? Zerk betetzen zaitu? Zerk ematen dizu bizia? Kontaiguzu!
Lanak gaztezulo.com bidez entregatu behar dira azaroaren 1etik azaroaren 15era bitarte, baina oraintxe bertan has zaitezkete pentsatzen eta ideia lantzen.
Ondoren, Anjel Alkain aktoreak, Garbi Losada aktoreak, Imanol Rayo zuzendariak, Sara Cozar aktoreak eta Anartz Zuazua zuzendariak osatutako epaimahaia deliberatzen hasiko da, eta azaroaren 24ean jakinaraziko dituzte irabazleen izen-abizenak Donostiako Kursaalen antolatuko dugun sari banaketa ekitaldian.
Lan onenak 1.500 euro jasoko ditu, 500 euro bigarrenak eta, horretaz gain, azaroaren 24ra bitarte GAZTEZULO.COM webgunearen jarraitzaileek gehien bozkatutako bideoaren egileek Ikusleen Saria jasoko dute, GAZTEZULO materialez eta produktu elektronikoz betetako otarrea.
Animatu eta parte hartu! Hire berri eduki nahi di(n)agu eta!
Oinarriak, erantsitako dokumentuan.