Badator Huhezinema Euskal Film Laburren Jaialdia

Badator Huhezinema Euskal Film Laburren Jaialdia https://www.gaztezulo.eus/albisteak/badator-huhezinema-euskal-film-laburren-jaialdia/@@download/image/1974085_300_1482841882.jpg
2016/12/27
berria
Huhezinema Euskal Film Laburren Jaialdiaren 10. edizioa, aurtengo martxoaren 28tik 31ra bitartean egingo da Aretxabaletako Arkupe Kultur etxean. Filmak bidaltzeko epea otsailaren 16a arte egongo da zabalik.

Aurtengo martxoaren 28tik 31ra bitartean egingo da Huhezinema Euskal Film Laburren Jaialdiaren 10. edizioa, Aretxabaletako Arkupe Kultur etxean. Filmak bidaltzeko epea otsailaren 16a arte egongo da zabalik eta dagoeneko kontsultatu daitezke sail bakoitzaren oinarriak Huhezinemako webgunean.

BERRIKUNTZAK:

· Goiena Saria. Euskarazko film labur onena sarituko du, eta aurten diru gehiago emango dugu. Horrez gain, Ogeita4 Camera Solution enpresak 1.500€tan baloratutako kamera ekipamendua utziko dio irabazleari, 2018ko Huhezineman aurkeztuko den euskarazko film bat egiteko.

· Vertigo saria mantentzen dute, ekoizpenerako edo banaketarako diru laguntza publikorik jaso ez duen lan onena saritzeko.

· Basque Culinary Lehiaketa indarberrituta. Euskal Herriko edozeinek parte hartu ahal izango du 3 minutuko mikro-laburrak eginez

· Lanak aurkezteko modu berria: Aurten lanak doan aurkeztu ahal izango dira. Izen emate fitxan filmaren Vimeo esteka bat bidali eta kitto.