Badator Getxophoto

Badator Getxophoto 'Trantsizioak' gaia oinarri hartuta, Getxophotoren XI. edizioak globalizazioaren ondorioak erakutsiko ditu, inguruneari, teknologia berriei, elikagaiei edo espaziorako bidaiei buruzko hogei bat istorioren bitartez. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/badator-getxophoto/@@download/image/Captura de pantalla 2017-08-01 a las 14.37.15.png
2017/08/01
berria
'Trantsizioak' gaia oinarri hartuta, Getxophotoren XI. edizioak globalizazioaren ondorioak erakutsiko ditu, inguruneari, teknologia berriei, elikagaiei edo espaziorako bidaiei buruzko hogei bat istorioren bitartez.
Badator Getxophoto

Abuztuaren 30etik urriaren 1era bitarte egingo dute Getxophoto 2017. Aurten, jaialdiak komisario edo zuzendari artistiko berria izango du: Mónica Allende bilbotarra, Sunday Times Magazine aldizkariaren editore grafiko ohia. Horrez gain, aurrerantzean Nazioarteko Irudi Jaialdia izango da Getxophoto (argazkiarena izan beharrean), estreinakoz narrazio mota berrietara eta transmedia plataformetara hurbilduko baita. 

Aurreko edizioetan bezala, ohikoak ez diren erakustokian eta formatutan hogei bat erakusketa aurkeztuko ditu, batez ere Ereagako hondartzatik Portu Zaharrera doan bidean, Algortako erdiguneko aretotan eta Punta Begoñan. Bertan, hainbat egile ospetsuren eta gazteen lanak izango dira (besteak beste, Italia, Mexiko, Ekuador, Japoi, Holanda, Belgika, Erresuma Batua, Iran edo Suitzakoak).

Hala, gonbidatutako artisten artean, hurrengoak izango dira: Mandy Barkerrek mezu ekologista bat helaraziko du, mundu osoko hondartzetatik aurkitutako hondakin plastikoen irudien bitartez; Giulio Di Sturcoaertrópolis, aeroportu handien inguruan sortzen ari diren hiriei buruzko irudiak hurbilduko ditu, eta Edmund Clarkek gobernu britainarraren kontrol era berriak. In Flux izeneko erakusketa ere azpimarratu behar da, Mónica Allenderen eta Shoair Mavlian Londoneko Tate Modern aretoko komisarioaren eskutik. 

 

Bestalde, ohiko ibilbide, hitzaldi eta tailerrekin batera, lehenengo aldiz, bi esperimentazio tailer antolatuko dira, argitalpenen edizioa lantzeko. Beste bi jarduera berri ere izango dira aurten: Of Bilbao (Aldama Fabre Gallery eta Vanguardia aretoekin elkarlanean, bi hirietako jendea ibiltzea errazteko) eta Hamaiketako (Txelu Angoitia eta Vicente Paredes argazkilariekin eta Conny Beyreuther editore grafikoarekin hitzorduak). 2017ko edizio honek Itxialdia, edalontzi-azpikoen ibilbidea, gaueko bisitak eta Oheak izeneko ekimenak ere hartuko ditu (azken hori Punta Begoñan izango da, Jaialdi osoaren gune nabarmena).

 

Getxophoto

Begihandi taldeak bultzatuta, irudien zirkulazioarako ezohiko formatu, euskarri eta espazioen erabilpenaren aldeko apostua egiten duen jaialdia da GETXOPHOTO. Hiru urtero aukeratzen den komisario batekin elkarlanean egindako jaialdi tematikoa da; argazkigintza ezagutza, komunikazio eta gozamen estetikorako tresna bezala ulertzen duen jailadia.

Etxaurreak, erakusleihoak, tabernak edo kontenedoreak erabiliz GETXOPHOTOk hiritarrei begirada desberdinak helarazi nahi dizkio, eta ez, ikusiak baino ez izateko argazkiak kokatu. Helburua irudien bidez emozioak piztea da; konplizitatea eragin, zalantza egin, irudien eta pertsonen arteko lokarriak sendotu eta baita bertoko biztanle eta bisitarien artekoak ere.

Aurreko edizioetan bezala, Getxoko Udalak Jaialdia laguntzen du, beste erakunde batzuek bezala, hau da Bizkaiko Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak. 

Informazio gehiago: GETXOPHOTO