BADATOR GAZTEZULO BIDEO LEHIAKETAREN FESTA!

BADATOR GAZTEZULO BIDEO LEHIAKETAREN FESTA! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/badator-gaztezulo-bideo-lehiaketaren-festa/@@download/image/festa_1481722309.jpg
2016/12/13
berria
Ostiral honetan, hilak 16, galdu ezineko zita duzu Donostiako Tabakaleran, Kutxa Kultur aretoan; 17:00etatik aurrera, sari banaketak, jana, edana, musika eta festa!

Iritsi da urteko festa! GAZTEZULO BIDEO LEHIAKETAren SARI BANAKETA egingo dugu OSTIRAL honetan, hilak 16, Donostiako Tabakaleran, Kutxa Kultur aretoan. Asteburua ezin hobeto hasiko duzu gurekin! Pasa zaitez 17:00etatik aurrera, eta ekarri zure lagunak! Bideo lehiaketaren sari banaketa, musika, jana eta edana barra-barra izango ditugu!

SARIAK

Aitor Abaroa zinema kritikaria, Maialen Goñi ZINEA.EUS ataleko arduraduna eta Koldo Almandoz kazetari eta zinemagilea izan dira aurtengo epaimahaikideak. Haiek erabaki dute zeinek jasoko dituen honako sariak:

-LEHEN SARIA: 1.200 euro.

-BIGARREN SARIA: 300 euro.

-PUBLIKOAREN SARIA: MAITASUNAREN INDARRA: 291 boto jaso ditu bideoak!

FESTA

Sari banaketarekin batera, festa itzela antolatu dugu! BI ZALDI taldeak girotuko du jaia, eta denontzako DOAN eskainiko ditugu pintxo eta garagardoak!

GONBIDAPENAK

Festa itzel honetaz gozatu nahi duzu? DENOK ZAUDETE GONBIDATUTA! Deskargatu ezazu alboko Gonbidapena PDFan eta etorri!!

ZURE ZAIN EGONGO GARA!!