Badator EHZ festibala

Badator EHZ festibala https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2016/05/18
berria
Badator EHZ festibala
Udaberriarekin batera biderkatzen dira loreak eta musika festibal handiak, tartean EHZ festibala uztaileko aurreneko asteburuan; aurten 21. ekitaldia.  Aldudarrak Bideoak-ek ekoitzitako 'Erein, Hazi, Zohitu' bideo honek Arrosako zolan festibalaren sortzaileekin izandako solasaldia jasotzen du, Sohatian bertan grabatuta. Dominique Amestoyk, Lof, Txetx-ek eta Menane Oxandabaratzek erantzun zieten Pantxika Maitiaren galderei.


EHZ eta EHZ Festibala

EHZ 1992an sortu zen PIZTU elkartearen segipen zuzen gisa, eta elkarte militante gisa definitzen du bere burua. Hasieratik, elkarteak Euskal Herrian ikusgarrigintzan oinarrituriko laguntza eta trukaketa plataforma bat izatea zuen helburu eta EHZ festibala ildo horretatik sortu zen, 1996an Arrosako zolan.

Hortaz, Euskal Herria Zuzenean festibalak 21. urtea ospatuko du aurten! 1996az geroztik, hiru eguneko elkargunea da festibala, gaur egun Lekornen iragaiten dena (Lapurdin,– Baionatik 20 minutura). 12.000 pertsona elkartzen dira bertan. Alderdi anitzeko erakusleihoa da, ez baita soilik musikaren hedapenera mugatzen. Musikaz gain, besteak beste, karrikako artea, haurren xokoa eta konferentziak proposatzen ditu. Laburbilduz, festibalak eta elkarteak berak ere Euskal Herrian eraiki nahi luketen jendartearen erakusleiho izateko helburua du.

Ibilbide luze honetan festibala gunez aldatzen joan da eta guztira lau herri ezberdinetan antolatu dute: zortzi urtez Arrosan (1996-2003), bost urtez Idauze-Mendin (2004-2008), lau urtez Heletan (2009-2012) eta 2013tik landa Lekornen.