Badator Donostiara Zine Arraroa zikloaren hirugarren edizioa

Urtarrilaren 28tik otsailaren 1a bitarte izango da Donostiako Artaleku zentroan 'Zine Mapa 3', Zine Arraroa zikloaren hirugarren edizioa. Egitasmoaren egun bakoitzean gonbidatu berezi bat izango da, Virginia Garcia del Pino, Victor Moreno, Aida Vallejo, cecilia Barrionuevo eta Javier Rebollo, dira besteak beste, aurtengo egitaraua osatuko dutenak.
Zine Arraroaren ziklo honen lehendabiziko egunean Virginia Garcia del Pino zine zuzendaria eta Bartzelonako Unibertsitate Automoko Dokumental Sortzailearen Masterreko zuzendaria izango da gonbidatu nagusia, eta Zarata, Pixela, Erraiak, Pelikula izeneko solasaldian ariko da.
Urtarrilaren 29an berriz, Victor Morenoren txanda izanen da, NMadrileko Design IED Europear Institutuko Ikus-Entzunezkoen Narratiboko irakaslea, eta azken egunetan berriz, Aida Vallejo, EHUko ikus-entzunezkoen sailean irakaslea eta zine dokumental sortzailea, Cecilia Barrionuevo, Mar de Plata nazioarteko zinemaldiko programatzailea, eta Javier Rebollo zine zuzendaria izango dira egitarauaren gidari nagusiak.

Info guztia:
- Data: urtarrilaren 28tik otsailaren 1a bitarte
- Ordutegia: 10:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara
- Lekua: Arteleku
- Gonbidatuak: Virginia García del Pino, Víctor Moreno, Aida Vallejo, Cecilia Barrionuevo, Javier Rebollo, Rafa Berrio