Badator Donostiako 49. Jazzaldia

Badator Donostiako 49. Jazzaldia https://www.gaztezulo.eus/albisteak/badator-donostiako-49-jazzaldia/@@download/image/jazzaldia_49_1405942489.jpg
2014/07/21
berria
Uztailaren 23tik 27ra, asteazkenetik igandera, jazz doinuak nagusituko dira Donostian, 49. Jazzaldian. Guztira, bost eguneko programazioa antolatu dute eta hamaika kontzertu izango dira hiriko ohiko agertokietan.


Parte hartuko duten musikarien artean azpimarratu daitezke, besteen artean, Muhal Richard Abrams, Bobby McFerrin, The Horrors boskote britainiarra, Dave Holland kontrabaxu jotzailea, Eric Reed Tiro, George Clinton, Vintage Trouble, Dee Dee Bridgewater eta Ray Davies.

Ohiko agertokietako emanaldietaz aparte, gainera, Zurriola pasealekuan, Nautikoko terrazan, Basque Culinary Centerren, Mugaritzen, Altxerin, Dabadaba, San Martin merkatuan eta Maria Cristinan, doako hamaika hitzordu interesgarri antolatu dituzte.

Sarrerak eskuragarri daude, Donostia Kultura atariaren bitartez eta Victoria Eugenia Antzokian –goizetan, 11:30etatik 13:30etara eta arratsaldez, 17:00etatik 20:00etara–.

Egitaraua


TRINITATE PLAZA
Uztailak 24, osteguna:
21:00 Enrico Rava Tribe + Bobby McFerrin (35€)
Uztailak 25, ostirala:
21:00 Sketches of Spain: Nicholas Payton & L'Instrumental de Gacogne + The John Scofield Überjam Band (28€)
Uztailak 26, larunbata:
21:00 Dave Holland: Prism + Su Ra Centennial Dream Arkestra (28€)
Uztailak 27, igandea:
20:00 Kristin Asbjørnsen + Dee Dee Bridgewater (28€)

KURSAALEKO AUDITORIOA –Kutxabank gunea–
Uztailak 25, ostirala:
18:30 Chick Corea & Stanley Clarke Duet: The SOngs of Return to Forever (35€)
Uztailak 26, larunbata:
18:30 Toshiko Akiyoshi - Lew Tabackin Quartet (15€)
Uztailak 27, igandea:
17:30 Bugge'n Friends (15€)

ZURRIOLA HONDARTZA – Agertoki berdea (Doan!)
Uztailak 23, asteazkena:
21:30 Ray  Davies
24:30 George Clinton: Parliament/Funkadelic
Uztailak 24, osteguna:
21:30 Delorean
24:30 Echo & The Bunnymen
Uztailak 25, ostirala:
21:30 James Vincent McMorrow
24:30 The Horrors
Uztailak 26, larunbata:
21:30 Austra
24:30 Vintage Trouble

VICTORIA EUGENIA ANTZOKIA –Skoda gunea–
Uztailak 24, osteguna:
18:30 Muhal Richard Abrams (18€)
24:00 An On Bast / Maciej Fortuna: Transciption of film music by Krzysztof Penderecki (6€)
Uztailak 25, ostirala:
24:00 Wadada Leo Smith's Golden Quartet: Ten Freedom Summers (18€)
Uztailak 26, larunbata:
18:30 L'Orchestre d'Hommes.Orchestres: Cabaret Brise-Jour (15€)
Uztailak 27, igandea:
17:30 L'Orchestre d'Hommes-Orchstres: Cabaret Brise--Jour (15€)

CLUB VICTORIA EUGENIA –Skoda gunea–
Uztailak 26, larunbata:
11:30 Masterclass: Wadada Leo Smith

SAN TELMO MUSEOA –Skoda gunea– (Doan!)
Uztailak 25, ostirala:
24:00 (patioa) John TIlbury, Sabin Bikandi, Kukai Dantza Konpainia
24:00etan (dorreoian) Iñaki Salvador eta Andrzej Olejniczak
Uztailak 26, larunbata:
24:00 Telmo Trio (Hasier Oleaga, Guillermo Lauzurica, VJ Fanfy
Uztailak 27, igandea:
23:00 (patioa) Aitor Furundarena, Pascal Battus
23:00 (dorreoia) Iñaki Salvador, Maciej Fortuna

KURSAALEKO TERRAZA –Frigo gunea– (Doan!)
Uztailak 23, asteazkena:
20:00 Columbia Jazz Band
21:30 Ukulele Clan Band
23:00 Snarky Puppy
Uztailak 24, osteguna:
19:00 Clumbia Jazz Band
20:30 Julien Elsie
23:00 Reunion Big Band
24:30 Belöp
Uztaialak 25, ostirala:
19:00 Girona Jazz Project
20:30 Sky Beats
23:00 The Soul Messengers
24:30 Anni Frost
Uztailak 26, larunbata:
19:99 Sky Beats
20:30 Redtone
23:00 So Brass
24:30 Junaited

KURSAALEKO TERRAZA –Heineken gunea–
Uztailak 23, asteazkena:
20:00 René Marie Quartet
23:00 Ibrahim Electric
Uztailak 24, osteguna:
19:00 Ibrahim Electric
23:00 Wire
Uztailak 25, ostirala:
19:00 Proyecto Viruta
23:00 Luismi Segurado Trio
Uztailak 26, larunbata:
19:00 Ander García Group
23:00 SMUZtrio
Uztailak 27, igandea:
18:00 The Bronson
22:30 Bost