Badator dFeria!

Badator dFeria! Korri txarteldegira! Hilaren 5etik 8ra bitartean egingo da Dferia Arte Eszenikoen jaialdia, Donostian, eta 33 ikuskizunek osatuko dute egitaraua. Zurea aukeratu duzu? https://www.gaztezulo.eus/albisteak/badator-dferia/@@download/image/dFeria-24-Edicion.jpg
2018/03/02
albiste-laburra
Korri txarteldegira! Hilaren 5etik 8ra bitartean egingo da Dferia Arte Eszenikoen jaialdia, Donostian, eta 33 ikuskizunek osatuko dute egitaraua. Zurea aukeratu duzu?
Badator dFeria!

Hemen da XXIV. dFeria Arte Eszenikoen jaialdia; hilaren 5etik 8ra bitartean, Donostian, antzerkia, dantza eta askotariko diziplinak ikusi ahal izango dira, bederatzi agertokietan: lau egunetan 33 konpainien 33 ikuskizun eta 37 emanaldi. Enpatxua hartzeko moduko programa osatu dute, eta ziur zure gustuko proposamen bat aurkituko duzula!

 

 

Tabua da aurtengo jaialdiaren gaia, debekatuta edota gaitzesten diren jokabide edo ekintza bezala ulertuta. Bestalde, Ikuskizunen %64a estreinaldiak izango dira modu batean edo bestean: lau mundu mailan, bi Europan, lau Estatuan eta hamaika Euskal Herrian. Diziplinei dagokienez, %42a dantza ikuskizunak izango dira, %40a antzerkia eta %18a diziplina anitzak.

Beraz, datorren asterako plana aurreratu dizugu! Aukeratu zurea beheko estekan klik eginez:

 

DFERIA 2018 EGITARAUA

 

FIKZIOAREN MUSEOA

Fikzioaren museoa. I Inperio. Matias Umpierrez bideo-instalazio performancea ikusteko aukera duzu San Telmo Museoan. Apirilaren 8ra arte egongo da publiko orokorrarentzat zabalik (martxoaren 7an izan ezik, orduan itxita egongo da) San Telmo Museoko Laborategian. Piezak 46 minutuko iraunpena du eta euskarazko, gaztelaniazko, frantsesezko eta inglesezko azpitituloekin ikusi ahal izango da.

 

 

Fikzioaren museoa arte bizien, bideoartearen eta zinearen bidegurutzean dabil, fikzioaren denbora- eta espazio-mugak hautsiz. Horretarako, Umpierrezek Shakespeareren Macbethen egokitzapen bat egin du. 90eko hamarkadako Espainian kokatua dago eta aktore hauek hartzen dute parte: Ángela Molina, Robert Lepage, Elena Anaya, Chema Tena, Ana Torrent, Adolfo Fernández Duncan, Javier Pereira, Tessa Andonegi, Javier Tolosa eta Bore Buika.