Badator Caostica, film labur eta bideoklipen jaialdia

Badator Caostica, film labur eta bideoklipen jaialdia https://www.gaztezulo.eus/albisteak/badator-caostica-film-labur-eta-bideoklipen-jaialdia/@@download/image/caostica_1369986931.jpg
2013/05/31
berria
Badator Caostica, film labur eta bideoklipen jaialdia
Atzo –maiatzak 30– Wanna Funk taldearen kontzertuarekin estreinatu zuten, gaueko 21:30etan, Caostica film laburren eta bideoklipen hamaikagarren jaialdia Bilbon. Proiekzio guztiak, berriz, ekainaren 6tik 10era bitarte egingo dituzte.

Ekainaren 6an egingo dituzte, jaialdiko lehen proiekzioak Abandoibarrako Pedro Arrupe pasabidean 21:30etatik aurrera. Bigarren hitzordua berriz hurrengo egunean, ekainaren 7an izango da Martzana moilan, ordu berean.

Ekainaren 8an, film labur bizarroen festa antolatu dute Bilborocken eta Pablo Palazonen, Iñigo Sbeltzaren, Manuel Arijaren, Alberto Vazquezen, Koldo Almandozen eta Aitor Elorriagaren lanak ikusgai izango dira, besteen artean.

Caostica lehiaketaren irabazleen lanak, berriz, ekainaren 10ean jarriko dituzte Abandoinbarran dagoen EHUko Paraninfoan, arratsaldeko 20:00etatik aurrera, eta azken hitzordua, ekainaren 15ean izango da, Basuroko Ospitalera mugituko baita jaialdia, bertako umeentzat antolatutako Caostica Kids proiekziorako.