Badator BreakOnStage, kale kultura espresio artistikoen jaialdia

Badator BreakOnStage, kale kultura espresio artistikoen jaialdia https://www.gaztezulo.eus/albisteak/badator-breakonstage-kale-kultura-espresio-artistikoen-jaialdia/@@download/image/20123271566BOST_logo.jpg
2012/12/13
berria
Hamaikagarren edizioa izango du apirilean, dagoeneko nazioartean ezaguna bilakatu den BreakOnStage kale kultura espresio artistikoen jaialdiak. Jaialdiak Bilboko La Casillan ospatu zuen iaz X. urteurrena. Aurten Bilbao Arenan izango dute hitzordua jaialdiaren jarraitzaileek.



Apirilaren 21ean, arratsaldeko 20:30etatik aurrera izango da BreakOnStage jaialdiaren hamaikagarren edizioa. Espazioa aldatu dutela aprobetxatzeko, ekitaldi berriak antolatu dituzte, esate baterako, Dirt Jump egingo da lehen aldiz, eta Martxel Arribilagak bizikletarekin 7 metrotako maldan jauziak egingo ditu.
Antolatzaileek Scott Marquesen atlantiarraren mugimendu robotikoen showa –popping-a–, Vagabond Crew munduko breakdance txapeldunaren ikuskizuna eta Rapsukei taldearen kontzertuak azpimarratu dituen arren, egitarau oparoa izango da apirilak 21eko jaialdian.

Aretoko Breakdance Lehiaketa


Egun berean –apirilak 21–, arratsaldeko 16:30etan inguruuko gazteei zuzendutako buruz buruko breakdance lehiaketa izango da, Bilboko BBK Aretoan. Irabazlea, berriz, gauean jakingo da, izan ere, arratsaldean sailkartutako lau taldeek 20:30etan izango dute finala Bilbao Arenan.
Breakdance txapelketaren finala 20:30etatik aurrera izango da eta finalistek beren koreografiak aurkeztu ondoren hirugarren eta laugarren postuak erabakiko dituzte, azkenik irabazlea eta bigarren postua erabakitzeko. 

Egitaraua:


19:30etan: Ate Irekiera.
DJ RENEGADE (London)
20:30etan: Aretoko breakdance emanaldia
Vagabond (Paris)
Fusion Rockes (Madril)
Hoochen Crew (Bruselas)
Born Free (Zaragoza)
Ondoren: kale kulturaren erakusketa
21:35tan: Bataila finala 1VS1 (breakdance)
21:45tan: Bataila Finala taldeak (breakdance)
22:00: Kontzertua: Rapsusklei_Hip Hop
00:00: Itxiera