Badator Bizkaiko Bertso Txapelketa

Badator Bizkaiko Bertso Txapelketa https://www.gaztezulo.eus/albisteak/badator-bizkaiko-bertso-txapelketa/@@download/image/20121054144bdgr_taldeargazkia.jpg
2012/12/13
berria
Asteburu honetan izango da Berriatuan Bizkaiko Bertso Txapelketaren lehen kanporaketa. Guztira, 38 bertsolarik parte hartuko dute asteburu honetan hasi eta abenduaren 15era bitarte luzatuko den txapelketan.

Eskualdeetako Txapelketak udaberrian izan ziren eta urtero bezala Bizkaiko Txapelketaren txanda dator orain. Guztira, 38 bertsolarik parte hartuko dute aurtengo edizioan, eta txapelketak aurreko urteetako egitura mantenduko duen arren berrikuntzak ere izango ditu.
BaDaGaRa lelopean, bertsolaritzaren oinarrizko bi zutabeen inguruan oinarrituko da aurten Bizkaiko Bertso Txapelketa, transmisioan eta elkarlanean, besteak beste.
Berrikuntzen artean, Gernikako Audience taldearen partaidetza azpimarratu daiteke, txapelketa girotuko duen sintonia eta bideoklipa beraien eskutik datorrelako.
Txapelketak aurreko urteetako egitura mantenduko du, bost kanporaketa, hiru finalaurreko, eta azkenik, finala izango dira hitzordu nagusiak. Lehen kanporaketa asteburu honetan izango da, urriaren 7an arratsaldeko 17:30etan Berriatuko Berritxuko frontoian. Azken hitzordua berriz, bosgarrena, azaroaren 4an izango da Amorebieta-Etxanon, eta ondoren finalaurrekoen txanda helduko da. Finala, berriz, abenduaren 15ean izango da, 17:30etan Bilboko Miribillan.

Egitaraua:


1. Kanporaketa:
  • Noiz: urriaren 7an, 17:30etan
  • Non: Berriatuan, Berritxuko Frontoian
  • Bertsolariak: Arrate Illaro, Imanol Uria, Inazio Vidal, Iratxe Ibarra, Jone Larrinaga eta Xabier Enbeita
  • Aurkezlea: Leire Blbao
2. Kanporaketa:
  • Noiz: urriaren 14an, 17:30etan
  • Non: Balmasedan, Klaret Antzokian
  • Bertsolariak: Ander Salaberia, Eñaut Uruburu, Gorka Ostolaza, Ibon Ajuria, ITxaso Paia eta Xabat Galletebeitia
  • Aurkezlea: Leire Aurrekoetxea
3. Kanporaketa:
  • Noiz: urriaren 27an, 17:30etan
  • Non: Mungian, Olalde Aretoan
  • Bertsolariak: Ander Elortegi, Fredi Paia, Iñaki Iturriotz, Malen Amenabar, Peru Vidal eta Txaber Ormazabal
  • Aurkezlea: Zurie Iarritu
4. Kanporaketa:
  • Noiz: urriaren 28an, 17:30etan
  • Non: Sopean, Frontoian
  • Bertsolariak: Ekaitz Larrazabal, Gari Sarriugarte, Gorka Lazkano, Igor Elortza, Joseba Artza eta Nerea Ibarzabal
  • Aurkezlea: Bernar Mandaluniz
5. Kanporaketa:
  • Noiz: azaroaren 4an, 17:30etan
  • Non: Amorebieta-Etxanon
  • Bertsolariak: Aitor Arrutia, Asier Legarreta, Josu Gotzon, Julen Erezuma, Oihana Bartra eta Unai Ormaetxea
  • Aurkezlea: Maite Berriozabal
1. Finalaurrea:
  • Noiz: azaroaren 18an, 17:30etan
  • Non: Basaurin, Kiroldegian
  • Bertsolariak: Arkaitz Estiballes, Eneko Abasolo, Onintza Enbeitia, Puntuetan 2A, Puntuetan 5a eta Zornotzako irabazlea
2. Finalaurrea:
  • Noiz: azaroaren 25ean, 17:30etan
  • Non: Durangon, Landakon
  • Bertsolariak: Etxahun Lekue, Jone Uria, Mungiako irabazlea, Puntuetan 1A, Puntuetan 3A eta Sopelako irabazlea
3. Finalaurrea:
  • Noiz: abenduaren 2an, 17:30etan
  • Non: Gernika-Lumoan, Jai-Alai frontoian
  • Bertsolariak: Balmasedako irabazlea, Beñat Ugartetxea, Berriatuako irabazlea, Miren Amuriza, Peio Ormazabal eta Puntuetan 4A
FINALA:
  • Noiz: abenduaren 15ean, 17:30etan
  • Non: Bilboko MIribillan