Badator Bilbao Hiria Pop-Rock lehiaketa

Badator Bilbao Hiria Pop-Rock lehiaketa https://www.gaztezulo.eus/albisteak/badator-bilbao-hiria-poprock-lehiaketa/@@download/image/20129138991pop_rock_nagusia.jpg
2012/12/13
berria
Europako musika talde gazteen erreferentzia bilakatu da Bilbao Hiria Pop-Rock lehiaketa, eta urtez urte talde bikainak irteten dira bertatik. Gaur abiatzen da jaialdiaren 24. edizioa eta urria amaiera bitarte 38 emanaldi izango dira ikusgai Bilborock aretoan.

Bilboko Udaleko Euskara, Gazteria eta Kirol Sailak antolatutako lehiaketak 24. edizioa du aurtengoa. Euskal Herrian ez ezik, estatuan eta baita Europa osoan ere ospetsu egin da, eta The Riff Truckers eta The Free Fall Band izan dira, besteak beste, azken edizioetako irabazleak.
Izena emateko epea maiatzaren 31ra bitarte egon zen zabalik. Lehiaketan talde europarrek soilik parte hartu ahal izan dute, eta taldekideek 35 eta 18 urte bitartekoak izan behar zuten. Gainera, disko bat baino gehiago kontratu diskografiko bati loturik duten taldeek ezin izan dute izenik eman. Aurreko edizioren batean parte hartu duten taldeek aurten ere egin ahal izan dute, baldin eta aldez aurretik lehen saririk lortu ez badute.
Lehiaketa hiru fasetan banaturik egon da, eta lehen aukeraketa epaimahaiak egingo zuen. Orain, fasea gainditu zuten taldeek gaurtik hasi eta urriaren 27ra bitarte joko dute Bilborock aretoan, eta bertatik epaimahaiak beste aukeraketa bat egingo du; horiek azken kontzertu bat eskainiko dute, eta garailea bertatik irtengo da. Noski, kategoria bakoitzeko sari bat izango da.

Egitaraua:


Irailak 13, osteguna: Pop Rock Atala
Terrier (Madril)
Beggar'S House (Sevilla)
Tooth (Bizkaia)
Irailak 14, ostirala: Beste Joera Batzuk Atala
Erik Urano & Zar1 (Valladolid)
Platiblond Extreme (Bizkaia)
The Zaares (Asturias)
Elbis Rever (Bizkaia)
Irailak 20, osteguna: Pop Rock Atala
Shesophi (Araba)
Milton (Alacant)
Ion Tides (Valentzia)
Irailak 21, ostirala: Metal Atala
Neila (Bizkaia)
Quaoar (Bizkaia)
Irailak 27, osteguna: Pop Rock Atala
Esponja (Bartzelona)
Señores (Bizkaia)
Maud The Moth (Madril)
Irailak 28, ostirala: Metal Atala
Orion Child (Bizkaia)
Dawn Of The Maya (Bizkaia)
Urriak 04, osteguna: Pop Rock Atala
The Pink Elephants (Bartzelona)
The Great Barrier (Bizkaia)
The Lawyers (Murtzia)
Urriak 05, ostirala: Metal Atala
Trifulca (Malaga)
Space Octopus (Bizkaia)
Urriak 11, osteguna: Pop Rock Atala
Priscilla Band (Bizkaia)
Hielo en Varsovia (Madril)
Reina Republicana (Nafarroa)
Urriak 12, ostirala: Metal atala
Whiskey Mana (Nafarroa)
HIlotz (Gipuzkoa)
Urriak 18, osteguna: Pop Rock Atala
Coffe & Wine (Madril)
Radiofunkens (Nafarroa)
Buffalo (Gipuzkoa)
Urriak 19, ostirala: Metal Atala
Aggression (Bartzelona)
Elbereth (Gipuzkoa)
Urriak 25, osteguna: Pop Rock Atala
Audio's Pain (Murtzia)
Stalin (Bizkaia)
Sonic Toys (Nafarroa)
Urriak 26, ostirala: Pop Rock Atala
Al Berkowitz Band (Madril)
B Flat (Bizkaia)
Redneck Surfers (Salamanka)

Sariak:


Eskudirutan
Pop-Rock modalitatean
    •    1. Saria 5.000 euro
    •    2. Saria 2.500 euro
    •    3. Saria 1.000 euro
Metal modalitatea
    •    1. Saria 5.000 euro
    •    2. Saria 2.500 euro
    •    3. Saria 1.000 euro
Beste Joera Batzuk modalitatea
    •    1. Saria 2.700 euro
Lehiaketan ustekabeko maila eman duten taldeentzako saria
    •    1.000 euro

Bestelako sariak
    •    Bilbao Hiria saria Bilboko talderik onenarentzat: Emanaldia Bilborock aretoan
    •    Aste Nagusia saria Bilboko rock talde onenarentzat eta Bizkaiko talde onenarentzat (Emanaldia 2013ko Asten nagusian, Bertako Rock taldeentzako eszenatokian)