Badator BatBIRAlau kultur zirkuituaren V. edizioa

Badator BatBIRAlau kultur zirkuituaren V. edizioa https://www.gaztezulo.eus/albisteak/badator-batbiralau-kultur-zirkuituaren-v-edizioa/@@download/image/anari_batbirala_1365498642.jpg
2013/04/08
berria
Badator BatBIRAlau kultur zirkuituaren V. edizioa
Euskaltzaleen Topaguneak antolatuta apirilaren 14ean abiatuko da eta maiatzaren 24an amaituko da Nafarrokao BarBIRAlau kultur zirkuituarren bosgarren edizioa. Kalitate eta formatu handiko euskarazko lau ikuskizunek osatuko dute egitaraua eta Elizondo, Bera, Agoiz eta Etxarri Aranatz izango dira eszenatoki nagusiak.

Egitasmoaren helburu nagusia euskararen erabilera sustatzea izanik, Nafarroako batBIRAlau kultura zirkuituan parte hartzen duten Euskara Elkarrteek kultur sormena eta haren kontsumo aktiboari bultzada eman diote azken urteetan.

BatBIRAlau, Topaguneak antolatzen dituen egitasmoen artean, "Nafarroan kalitate handiko euskarazko kultur programazio koordinatua" dela adierazten dute antolatzaileek, eta jomuga, Nafarroako herri eta euskaldeetako kultur dinamika sostengatzea izango da.

Aurreko edizioetako egitarau zabalari jarraikortasuna emateko, egitasmoaren helburuak sostengatuko dituzten lau hitzorduk osatuko dute batBIRAlau zirkuituaren egitaraua, Anariren eta Ruper Ordorikaren kontzertuak entzungai izango dira, batetik, eta zirkuituaren azken bi emanaldiak, berriz, 'Pottola' eta 'Lingua Nabajorum' antzezlanak izango dira.

Egitaraua:


  • Apirilaren 14ean: Anari
    19:00etan Elizondoko Arizkuenea Kultur Etxean
  • Apirilaren 20ean: Ruper Ordorika
    22:00etan Berako Kultur Etxean
  • Maiatzaren 4ean: 'Pottola'
    20:00etan Agoizko Kultur Etxean
  • Maiatzaren 24ean: 'Lingua Nabajorum'
    22:00etan Etxarri Aranatzeko Kultur Etxean