Badator Bala, Bilboko Arte Liburu Azoka

Abenduaren 12tik 15era, Banizu Nizuke Kultur Antolakuntzaren eta Difusio elkartearen ekimenez, Bala Bilboko Arte Liburu Azoka egingo dute Bilboko Zazpi Kaleetan dagoen Victor kaleko 5. zenbakian. Liburu autoekoitziak, artisten katalgoak, argazki-liburuak… eta ohikoak ez diren beste hainbat argitalpen izango dira eskuragai.
Argitaletxeak, liburu denda espezializatuak eta autoekoizleak harremanetan jartzea helburu duen azoka da Bala, haien arteko hartu-emanetatik proiektu berri eta interesgarriak sortzen laguntzeko asmoz garatua. Horretarako standak, hitzaldiak, aurkezpenak eta hainbat tailer barneratuko dituen egutegia osatu dute abenduaren 12tik 15era, ostegunetik igandera, eta artea, argazkigintza, autoekoizpenak, argitalpen bereziak eta fanzineak ikusarazteko plataforma moduan funtzionatuko du.
Bilboko Zazpi Kaleetan dagoen Victor kalean jarriko dute gune nagusia, 5. zenbakian. Era ezberdinetara parte hartu dezakezu: zure lanak stand batean ikusaraziz, hitzaldi eta tailerretan parte hartuz, edota erosle gisara. Standa jarri nahi izanez gero, abenduaren 2ra bitarte duzu izena emateko epea.
Antolatzaileek, gainera, hainbat aukera eskaintzen dituzte, eta norberaren egoeraren arabera, bertan egoteak dituen gastuak euren gain hartzeko prest ere azaldu dira. Baita standean bertan saltzaile lanetan aritzeko ere. Baina horretarako helbide honetan sartu eta formularioa bete ostean, haiekin harremanetan jartzea ezinbestekoa izango da.
Eusko Jaurlaritzak, Grafilur inprentak eta Nontzeberri atariak babestu eta lagundutako azokak lehen edizioa izango du aurtengoa, eta ezkutuan edo bigarren planoan geratzen diren argitalpenei protagonismoa emateko balioko du. Animatu parte hartzera!
Abenduaren 12an, osteguna
Juan Barberen paper-tailerra, lau proiekturen aurkezpenak eta liburu-denda espezializatuen inguruko mahai-ingurua egingo dira egun osoan zehar.
Halaber, Papel Japones dokumentala proiektatuko dute 11:00etan.
Abenduaren 13an, ostirala
Paperontziako Felix Aranburuk artisau-koadernaketari buruzko tailerra eskainiko du 11:00etan, eta horrekin batera hiru egitasmoren aurkezpenak eta Grafilu inprentako Dani Rodriguezek zuzendutako hitzaldia eskainiko dituzte.
Abenduaren 14an, larunbata
Ainara Bezanillak liburua ardatz izango duen tailerra eskainiko du 11:00etatik aurrera, eta ohiko produktuen aurkezpenaz gain, banaketa alternatiboaren inguruko hitzaldia eskainiko dute Delirio argitaletxeko Fabio de la Flor-ek eta Belleza Infinitako Garik.
Abenduaren 15ean, igandea
Ainara Bezanillak haurrentzako tailerra gidatuko du goizean, eta azokako jardunaldietan landutako gaien inguruko ondorioak bilduko dituzte arratsaldeko mahai-inguruan.

Egutegia