Badator Bake & Arte

Badator Bake & Arte https://www.gaztezulo.eus/albisteak/badator-bake-amp-arte/@@download/image/bakearte_1429267777.jpg
2015/04/17
berria
Erredakzioa @Gaztezulo
Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK) 18 eta 30 urte bitarteko gazteei zuzendutako Bake&Arte; tailerrak antolatu ditu apirilaren 21etik 24ra Bilbon, Donostian eta Gasteizen.


Arteak Giza Eskubideen defentsan eta bake kulturaren eraikuntzan duen garrantziatik abiatu da EGK, artea eta bakea uztartu eta Bake&Arte; tailerrak antolatzeko. Ekimena 18 eta 30 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago, eta gazteek iraganarekin, orainarekin eta etorkizunarekin lotutako ikuspuntuak, esperientziak eta sentimenduak islatzea izango du jomuga.

Partaidetza doakoa izango da eta hitzordu bakoitzera heltzeko garraio publikoaren gastua EGK-k ordainduko du. Parte hartu nahi baduzu, beraz, bete formularioa!

Egutegia


Apirilak 21, asteartea:
17.00etatik 20.30etara, UPV/EHU-ko Arte Ederretako Faktultatean (Leioa, Bizkaia).

Apirilak 23, osteguna:
17.00etatik 20.30etara, Donostia 2016ko egoitzan (Easo kalea 43, Donostia).

Apirilak 24, ostirala:
17.00etatik 20.30etara, Gero Arte Kultur Elkartean (Bueno Monreal kalean 18, Gasteiz).

Kontaktua


Telefonoa: 943.42.97.67
Posta elektronikoa: bakea@egk.org