Atlantikaldia 2019: Gozatu aniztasunaz!

Atlantikaldia 2019: Gozatu aniztasunaz! Kultur topagune eta musika jaialdia den Atlantikaldiak bere seigarren edizioa ospatuko du irailaren 19tik 22ra. Jada kartel osoa ezagutzera eman dute eta inoiz baino koloretsuago dator! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/badator-atlantikaldia-errenteriara/@@download/image/NATHY_PELUSO_edit_20181205114029.jpg
2019/07/26
Kultur topagune eta musika jaialdia den Atlantikaldiak bere seigarren edizioa ospatuko du irailaren 19tik 22ra. Jada kartel osoa ezagutzera eman dute eta inoiz baino koloretsuago dator!
Atlantikaldia 2019: Gozatu aniztasunaz!

Aurtengo leloa “Marea biziak” izanik, bertan egun egunean dauden artista sorta arituko dira kulturaren olatuaren gainean Errenteriara hurbiltzen den oro zipriztintzen. Hain justu, Nathy Peluso da egungo musikaren sinboloetako bat eta kartel buru izango da The Skalatites reage taldearekin batera.

Horiez gain, gure hurbileko eta munduaren txoko ezberdinetako musikak uztartuko dira Errenterian, hala nola Oreka TX & San Salvador, Abdul & The Gang, Maren edota Ane Leux besteak beste.

Urtero bezala, musikaz gain dantza ere izango da, baita gure gastronomiako jaki gozoak dastatzeko parada ere, tailer ezberdinak eta kirolak. Eta onena azkenerako utzi dut, eskaintza oparo bezain zabal hau doan da. Beraz, kultur zale ez duzu aitzakiarik, apuntatu gorriz egutegian egun hauek eta gozatu aniztasunaz!

Berotzen hasteko kartelaz gain, Nøgen taldeak jaialdirako bereziki sortutako abestia ere argitaratu dute. Sakatu hemen eta hasi dantzatzen!