Badator Animakom, animazioaren festa!

Badator Animakom, animazioaren festa! Apirilaren 2an hasiko da Bilbon, eta bost emakume zuzendari edo animazio-zineko profesionali Animakom saria entregatuko diete. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/badator-animakom-animazioaren-festa/@@download/image/animakom_logo-rojo (1).png
2019/03/27
berria

Ane Urrutikoetxea @aneurruti

Apirilaren 2an hasiko da Bilbon, eta bost emakume zuzendari edo animazio-zineko profesionali Animakom saria entregatuko diete.
Badator Animakom, animazioaren festa!

Hilabete berrian sartzera goaz, eta udaberriko aire gozoa arnasten hastearekin batera, jaialdien aroa irekiko da. Hurrengo zita apirilaren 2tik 8ra izango da, Bilbon; bertan, Bilboko Animazio-Zinearen Nazioarteko Zinemaldia - ANIMAKOM FEST jaialdiaren hirugarren edizioa egingo dute. Jaialdia probintzian bertan eta eskualde aldetik kulturaren programazioan duen hutsune eremua asetzeko helburuarekin jaio zen. Modu honetan, nazioarteko animazio-zinearen aukeraketa zabala eta kalitatezkoa eskaintzen dute, normalean herritar zaleak eskuragarri ez dituzten proiektuak eskuragarri eginez.

Egitarauak bi lehiaketa-ataletan bereizten diren proiekzioetan banatzen da (profesionala eta ikasleena), baita nazioartean nabarmenak diren jaialdien aukeraketa baten erakusketak egiten dira ere, gainera, garrantzia berezia ematen zaio emakumeek zuzendutako proiektuei. Alta, bost emakume zinegile sarituko dituzte aurten: Isabel Herguera, Izibene Oñederra, Begoña Vicario, Myriam Ballesteros eta Maite Ruiz de Austrik.

Bestalde, jaialdian eskainiko diren filmekin batera (ikusi egitaraua) hainbat mintegi eta workshop egingo dituzte. Horien artean, Paul Caballero bilbotarrak gidatuko duen Storyboardeko Ikastaro Monografikoa izango da proposamen interesgarrietako bat, eta zabaldu dute jada izen ematea. Hamabost orduko iraupena izango du, eta 60 eurokoa ordaindu beharko dituzte interesatuek. Hurrengo helbidearen bitartez kudeatuko dute inskripzioa: info@escuelacmyk.com .