#BadaGaraia

#BadaGaraia https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2016/09/20
berria
#BadaGaraia traola erabilita, Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak bere proposamena luzatu die alderdiei eta herritarrei, EAEko 2016ko hauteskundeen harira; kanpainan, administrazioan derrigorrez euskara jakitea diskriminazioa dela adierazi dute PSE-EEk eta PP-k; aldiz, euskaraz bizitzeko eskubidea oraindik ez dagoela bermatuta gogorarazi du Kontseiluak.

Bideoan Aitziber Garmendia aktore zaldibitarra ikusi dezakegu; Garmendiaren esanetan, administrazioan euskaraz egitea oraindik ezinezkoa da. Kontseiluaren bideoak euskara behingoz normalizatzeko eskaera luzatzen du.