Bada zer ospatu Gasteizen!

Urteurren borobila aurtengoa: hilaren 28an 25 urte beteko dira 300 bat lagun apezpikuaren jabekoa zen "lorazainaren etxera" sartu zirenetik, Gasteizko Gaztetxea sortuz, eta 30 urte beteko ditu, baita ere, Hala Bedi Irratiak. Data esanguratsua ospatzeko, apirila osoan luzatuko den ekitaldi zerrenda luzea prestatu dute.
Apirilaren 28an 25 urte beteko ditu Gasteizko Gaztetxeak, eta urteurrena ospatzeko, hilabete osoan zehar ekitaldi andana prestatu dituzte. Gaztetxea berokopatu lelopean eman zioten hasiera egitarauari hilaren 6an, larunbata, eta geroztik ez dute atsedenaldirik hartu gazte gasteiztarrek: ia egunero, hitzaldi, kontzertu eta tailerrak eskaini dituzte, urte osoan zehar ere gaztetxeak auzotarren eskura jartzen duen eskaintza kultura alternatiboaren erakusle.
Autogestioa eta asanblada oinarri, kanporatze arriskuei aurre egin behar izan diete gazteek; baina erasoen aurrean indartu, eta aurrera egiteko prest daudela erakutsi dute behin eta berriz.
Uhinak okupatuz
Baina esan bezala, gaztetxeaz gain, Hala Bedi Irratiak ere 30 urteko ibilbidea beteko du aurtengoan. 1983ko abuztuan jaio zen irratia baino gehiago den komunikazio tresna; inongo interes ekonomiko zein politikoren menpe egon gabe, herri mugimenduaren tresna izaten jarraitzen du, Gasteizko uhinak okupatuta. Boluntarioen lanari esker haziz joan da Hala Bedi, eta komunikabideen esparruan bere tokia egitea lortu du, honek ere, autogestioa eta asanblada bidezko erabakitze prozesua oinarri.
Honenbestez, badute zer ospatua gazte gasteiztarrek! Haiekin bat egin nahi baduzu, eman begiratu bat ekitaldi zerrendari!
Apirilaren 16an, asteartea
Surgere dokumentala aurkeztuko dute 19:00etan
Apirilaren 17an, astezkena
Ziztadak dokumentala 19:00etan, eta horren ostean mahai-ingurua desobedientzia zibilaren inguruan
Apirilaren 18an, osteguna
Dj Loro eta Selektah Stepiren kontzertuak 21:30ean hasita
Apirilaren 19a, ostirala
Bertso saioa 20:30etatik aurrera Iñaki Viñaspre, Jon Maia, Jone Uria, Amets Arzallus, Unai Iturriaga, Fredi Paia eta Maialen Lujanbioren eskutik
Apirilaren 20an, larunbata
Herri bazkaria 14:00etan, eta 21:00etan Akerraren Kiratsa, Egarriz eta Piztu Punk! taldeen kontzertuak
Apirilaren 23an, asteartea
Zentzuz drogatzea posible da? hitzaldia eskainiko dute 19:00etan Ai Laket!! elkarteko lagunek
Apirilaren 24an, asteazkena
Barreterapia tailerra eskainiko dute 18:00etan hasita
Apirilaren 25ean, osteguna
Swingverguenzas, The Sparteens eta Romo’s House taldeen kontzertuak 20:30etatik aurrera
Apirilaren 26an, ostirala
Musikgerrilla 21:00etan, eta Performance 3.0 horren ostean
Apirilaren 27an, larunbta
Hoi Ez! triki-berbena taldearen kontzertua gau erdian hasita

Gasteizko Gaztetxeak prestatutako egitaraua