Bada zer entzun Atabalen udazken-neguko egitarauan
Miarritzeko Atabal aretoak datorren udazkenetik aurrera kontzertu-sorta askotarikoa aurkeztu du. Abuztuaren 23tik 2024ko martxoaren 9ra bitarte 25 zuzeneko baieztatu dituzte.
Abuztuaren 23an Osees taldeak irekiko du programazio oparoa. Estatu Batuetako garage rock musika eszenako talde ezagunenetakoa da. Amerikarren ostean Death Valley Girls arituko da.
Urriko izen handia Pomme izango da. Bakarlari frantsesak ahots leuna, pianoa eta doinu sintentikoak edertasunez uztartzen ditu eta bere bigarren lan luzea aurkeztuko du urriaren 4an. Segidan, Michelle Blades abeslariaren txanda izango da.
Beste izen handia Brutus talde belgikarra izango da. Urriaren 6an gozatu ahalko da bere musika ahaltsuaz. Punka, metala eta post-hardcorea nahasten dituen proposamena da hirukotearena. Zuzenean ez dute indarra galtzen, beraz, ez galdu!
Urriaren 13an, 14an, 18an, 20an eta 27an, November Ultra, Mass Hysteria, Calexico, Hamza eta Flavien Berger ariko dira zuzenean. Egitarau osoa, data zehatzak eta sarrerak erosteko aukera hemen.
