“Bad F-line”

“Bad F-line” https://www.gaztezulo.eus/albisteak/bad-fline/@@download/image/41p14-1.jpg
2004/05/04
kritika
Testua: B. Malone
Bad F-line
41.zenbakia
“Bad F-line”
Lehen ere esanda gaude: Bad F-Line talde arrasatearra salbuespena da inguruotan. Ez dago taldea definituko duen sailkapen egokirik. Techno punk estilotzat aurkeztu dituzte zenbait tokitan, baina hortik zerbait izan arren, izendapen hori oso motz geratzen da. Trash eta hardcoretik ere badute zerbait, eta baita garai bateko Almodovar batek gustuko izango lukeen ukitu trabestia ere. Arrasatearren bosgarren disko hau bi zatitan banatua dago. Batetik, zazpi kantu berri daude. Bestetik, taldekideek berek esaten duten bezala, beste zortzi “manipulazio kantu” topatuko dituzu. Kaosa. Amorrazioa. Hitz zorrotzak... eta sekulako indarra. CD hau egunean pare bat aldiz entzuteko gai bazara, burutik eginda zaude!