Bad F Line

Jenio txarra! Horixe dute Bad f Line taldekoek. Musika ezberdintasunak alde batera sintetizadoreak eta sekuentziak, batez ere-, 80ko hamarkada hasierako zenbait punk-hardcore talderen grabazio zaharren amorrua darie euren kantuei. Gitarra eta erritmo pisutsuak. Nota gutxi, baina errepikakorrak; astun irudipena emanez. Ahots bortitza erasoan, amesgaizto batetik atereak diruditen hitz klasifikaezinak garraixika. Horixe dira Bad F-Line: sailkatzen zailak.