Back on the streets!

Back on the streets! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/back-on-the-streets/@@download/image/agrgressive_com_1361536037.jpg
2013/03/04
kritika
Testua: Asier Kortabarria
Aggressive Combat
138.zenbakia
Izenburuak dioen bezala, bueltan dugu Arrasateko punk-oi! boskotea. Survive lan laburra izan zen aurreko azken erreferentzia, eta gustura hartu dugu hamar abestiko disko luze hau. Orain arteko ildoari eutsi diote: streetpunk melodiko landua eta taldea berezi egiten duen ahots bortitza. Ingelesa erabili dute kanta guztietarako eta, musikarekin gertatu den bezala, letretan ere garapena nabaria da. Zeresana emango duen disko baten aurrean gaude. Zalantzarik baldin bazen, Aggressive Combat-ekoek argi utzi dute Euskal Herriko punk-oi panoramako izen handienetako bat direla.