'Baby Shark' abestia tortura moduan

'Baby Shark' abestia tortura moduan AEBetako espetxe batean haurrentzako abestia behin eta berriro jarri zuten zigor bezala; orain, inputatu egin dituzte. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/baby-shark-abestia-tortura-moduan/@@download/image/baby-shark-prison-edited-678x381.jpg
2020/10/14
berria

Ane Urrutikoetxea @aneurruti

AEBetako espetxe batean haurrentzako abestia behin eta berriro jarri zuten zigor bezala; orain, inputatu egin dituzte.
'Baby Shark' abestia tortura moduan

Gogoan duzue iaz modan jarri zen ' Baby Shark' haurrentzako abestia? Etengabe entzun zitekeen etxeko txikien artean, gurasoen pazientzia agortzeraino. Bada Oklahomako espetxe batean (AEBak), hiru langilek zigor moduan jarri diete bertako presoei abestia, behin eta berriro etengabe ordutan errepiatuz. Antza denez, bost aldiz errepikatu zuten zigor hori; presoek eskuak lotuta eta zutik entzun behar izan zuten abestia etengabe errepikatzen. Orain, langileak zigortu ditu epaile batek.

Tortura bitxi hau iazko abenduan gertatu zen, eta orain, krudeltasunagatik epaituko dituzte hiru langileak. Dagoeneko ez dute espetxean lan egiten; akusatuak Gregory Cornell Butler Jr. eta Christian Charles Miles 21 urteko langileak eta haien arduradun Christopher Raymond Hendershott (50 urte) dira. Akusatuek adierazi dute "txantxa bat" izan zela, baina fiskalak adierazi du presoek "estres emozionala" sufritu zutela, eta tratua ez zela gizatiarra izan, krudela baizik.