Baby 81

San Francisco bueltaka, oraingoan doinu rockeroekin. 1998an sortu ziren eta izena Marlon Brandoren The Wild One filmetik hartu zuten. Prentsaren esanetan, New Rock Revolution delakoaren baitan aritu ziren 2001 eta 2003 artean, nahiz eta azkar aldendu ziren korronte hartako taldeengandik. Disko hau laugarrena da, eta izenak Ozeano Indikoan gertatutako lurrikara batetik bizirik irten zen pertsona bati egiten dio erreferentzia. Agian doinu gordinagoak, ‘garajekoagoak’ aurki daitezke aurreko diskoekin alderatuz gero, erregistro gogorragoak Howl diskoa kontuan hartzen badugu. Baby 81 2007an kaleratu zuen hirukoak RCA diskoetxearekin eta, abestiren bat hartzekotan lagin gisa, Berlin singlea gomendatzen dizuet.