Babeslekuak espetxe

Babeslekuak espetxe https://www.gaztezulo.eus/albisteak/babeslekuak-espetxe/@@download/image/20094286598berna.jpg
2012/12/13
berria
Babeslekuak espetxe
Ginebra, Berna eta Suitzako beste hiri batzuetako agintariek ekimen lotsagarria abiarazi dute: Gerra Hotzaren garaian eraikitako babesleku anti-nuklearrak etorkinentzako egoitza bilakatu dituzte. Eraikinok lur azpian daude, eta banketxeetako segurtasun kutxa erraldoiak dirudite -ez da eguzki izpirik sartzen bertara, eta aireztapen sistemak behar dituzte-. Antza, Somalia, Irak, Kosovo edota Sri Lankatik iritsitako etorkinak babesleku horietan konfinatzeari ekin diote. Dirudienez, Suitzak 11.000 etorkin har ditzake urtean, eta iaz 17.000 iritsi ziren. Hori omen da neurria hartu izanaren arrazoia. Hori bakarrik?