Babesgabekoen etxeak

Euskal Herriko ehunka ume eta gazte ez dira euren jatorrizko familiekin bizi. Jeneralean, jatorrizko familia horiek, seme-alabak hezitzean, huts handiak egin izana da urruntze horren zergatia. Hain zuzen, ume eta gazte horiek babesgabekotzat jotzen dira, eta zenbait lekutara bideratzen dituzte: zenbaitetan, familia batengana, eta beste batzuetan, harrera-zentro batera.
Adin txikikoen harreraz arduratzen den Gipuzkoako elkarteetako bat da Bide Berri. Elkarteak egoitza txiki bi dauzka pisu arruntak dira, izan ere-, Donostian eta Tolosan. Egoitza horietan, bederatzina ume edota nerabe hartzeko lekua dute.
Egoitza horietan hartuak izan aurretik, babesgabeko izendatuak izan dira neska-mutil horiek. Agustin Perez elkarteko zuzendariak dioskunez, "Aldundiak erabakitzen du nor den babesgabea eta nor ez hala da Hego Euskal Herriko herrialde guztietan-. Gero, norbaitek arduratu behar du horiek zaintzeaz, eta Aldundiak berak hainbat egoitza dauzkan arren, zeregin horren zati handi bat gurea bezalako elkarte pribatuetara bideratzen da".
Ume bat babesgabea dela erabakitzeko, frogatu egin behar da bere jatorrizko familia ez dela ume hori behar bezala hazteko eta hezitzeko gauza. "Batzutan zera esaten didate: `a, zuk arazoak dauzkaten umeekin lan egiten duzu, ezta?´", dio Perezek. "Ume edo gazte hauen arazoa zera da: beraien inguruko helduak ez direla gai beraien beharrak asetzeko. Ez diete laguntzarik ematen, edo ez dizkiete mugak ipintzen, edo ez diete bizitzan nola moldatu irakasten. Gurasoek egin behar izaten dituzten gauzak, alegia".
Etxe arruntean bezala
Ume bat babesgabea dela ebatzi ostean, zaintza-zentroei dagokie gurasoek bete ez dituzten hutsune horiek betetzea. Bide Berri elkarteko egoitzetan, esate baterako, ume eta nerabeak -denak 7 eta 18 urte bitartekoak- etxe arrunt batean bezala bizi dira.
Izan ere, inguruko eskoletara joaten dira, inguruko medikuarengana Egia esan, edozein neska edo mutikoren bizimodu arrunta egiten dute, baina gurasoak eduki beharrean, zaintzaile profesionalak dauzkate. "Horiek egiten dute gurasoek egingo luketena. Baina ez dira gurasoen ordezkoak. Garai batean hala zen, beharbada; baina gaur egun ez, edo ez horrenbeste".
Agustin Perezek azaldu digunez, egonaldiak ahalik eta laburren izan daitezen ahalegintzen dira, eta bien bitartean, gazteek harremana dute euren jatorrizko familiarekin: "Batzutan sarriago, beste batzutan ez hain sarri, batzutan gure zaintzapean, bestetan ez baina ondo dakite beren gurasoak haiek direla, eta ez gu". Ahal bezain laster, harrera-egoitzetan daudenak euren jatorrizko familiara itzultzen dira, bai gurasoek gaitasun nahikoa eskuratu dutela uste delako, bai gazteak gauza direlako euren kabuz aurrera egiteko, nagusiek behin eta berriro zuzendu beharrik gabe.
Arazoak auzokideekin
Ez da kasualitatea egoitza batzuk -Bide Berrirenak, esaterako- pisuetan egotea. Helburu argi bat dago horren atzean: intergrazioa, normalizazioa. Horregatik bilatzen da neska-mutilek auzokideak edukitzea.
Dena den, horrek arazoak sortzen ditu batzuetan. Agustin Perezek dioskunez, "hona datozen ume eta gazteek bizipen gogorrak eduki dituzte beren familietatik aldentzera behartu baitituzte, besteak beste-. Horrek krisialdiak eragiten ditu, adierazpen fisikoak dauzkaten krisialdiak: oihu egitea, gauzak hondatzea Etxe arrunt batean, krisialdi horiek igaro egiten dira, baina hemen, bat amaitu orduko beste bat hasten da, beste gazte bat datorrelako. Guri, zorionez, ez zaigu orain arte gertatu, baina badakit beste pisu batzuetan arazoak eduki dituztela auzokideekin".
Halakoak sahiesteko, adin txikikoen harrera eta zaintzan, espezializaziorantz jotzeko ordua dela aldarrikatzen du Perezek. "Dagoeneko lortu dugu gauzak erdipurdi egiteari uztea, gero eta diru-baliabide gehiago jasotzen dugulako. Ondorioz, gaur egun langile espezializatuak eduki ditzakegu. Nik uste, espezializazio horren barruan, egoitza mota berezituak sortzen hasi beharko dugula, ume edo gazte bakoitzaren egoera zein den ikusi ondoren. Beharbada, pisu bat ez da lekurik egokiena krisialdia daukan neska edo mutil batentzat; horiek hobeto egongo lirateke auzokiderik gabeko etxe batean, barruko amorru guztia, inor asaldatu gabe, lasai hustu ahal izateko".

Bizkaiko harrera-zentroetan dauden adin txikikoen erdia baino gehiago -%60, hain zuzen-, 12-17 urte bitarteko nerabeak dira. Aurten, Bizkaiko Foru Aldundiak horientzako egoitza berri bi sustatuko ditu.
Hain zuzen, arazo gehien ematen dituzten gazteak hartzea izango da egoitza horien helburua, eta horregatik, kontrol-neurri zorrotzak edukiko dituzte.
Egoitza bietako batek nerabe bizkaitarrak hartuko ditu, eta besteak etorkinak. Gaur egun, jarrera oldarkorrak agertzen dituztenentzako egoitza bakarra dago herrialdean, Loiun. Bertan hemezortzi gazte sar daitezke. Bizkaian eraikitzekoak diren bi egoitza berriak aipatu horiek baino txikiagoak izango dira, dozena bat inguru lagunentzako lekua izango baitute. Momentuz, mutilak baino ez dituzte hartuko; neskentzako leku berezia egiteko asmoa ez baita oraindik gauzatu.
Adinez nagusi bihurtzen diren neska-mutikoak buruhauste iturria izaten dira. Argi dago gauza bat dela legeak esaten duena, eta beste bat, benetako errealitatea. Haurtzaroa ofizialki 18 urtekin amaitzen den arren, gaur egun, adin horretako ia inor ez da bizitzari bere kabuz aurre egiteko prest egoten. Harrera-zentroetan daudenak ez dira salbuespena.
"Neska-mutilak guregana heltzen diren une beretik, beraien etorkizuna nolakoa izango den pentsatzen hasten gara", dio Agustin Perezek, "zergatik etorri da? Aukerarik egongo da bere jatorriko lekura itzultzeko? Egia esanda, eten handia egoten da beraien bizitzan 18 urte betetzen dituztenean; izan ere, oraindik gazteegiak dira bizimodua ateratzeko. Askotan, zailtasunak izan dituzte ikasketekin; ikasteko lasaitasuna eta oreka behar baita, eta hauek jasan duten guztiarekin, zaila izaten baita oreka hori lortzea. Horregatik, adin batera ailegatzen dira, eta ez daukate inolako formakuntzarik; berez, beste edonork adina gaitasun izan arren". Batzutan, harrera-egoitzetan egon diren neska-mutilek, laguntza behar izaten dute hogeitaka urte eduki arte, baina horientzako ez dago umeentzat bezainbeste baliabide.
Adin txikikoen egoitzetan, aukera izaten da hemeretzi urte eta erdi bete arte egoteko. Horren ostean, badago beste bide bat: emantzipazio-zentroak. Emantzipazio zentroetan, baldintza jakin batzuk betetzen dituzten 18-23 bitarteko neska-mutilak hartzen dituzte. Bertan, nolabaiteko babesa ematen dute, gaztea bere kabuz aurrera egiteko gauza den arte. Labur esanda: egoitza horiek dira haurtzaroaren eta helduaroaren arteko zubia. Gazte gehienek gurasoen etxean eta gero eta denbora luzeagoaz-, igarotzen duten garai hori, hain zuzen.
Araba
Arabak hainbat zerbitzu mota eskaintzen dizkie babesgabeko umeei. Alde batetik, harrera eta larrialdi-zentroetan, umeek egonaldi laburrak egiten dituzte, bestelako irtenbiderik topatu arte. Halako egoitza bi daude Araban, eta 32 umerentzako lekua dago horietan. Bestetik, epe luzeko egoitzak daude, 3 eta 18 urte bitarteko ume eta gazteentzat. Horrelako bost egoitza daude guztira, eta 46 lagunentzako lekua daukate. Azkenik, beste hiru egoitzek, egunez baino ez dituzte hartzen umeak.
Bizkaia
Bizkaian 30 pisu edota etxe daude, bai Aldundiak berarenak bai kontzertatuak. Batez beste, hamasei ume edo gazte har ditzakete egoitza horietako bakoitzean, baina hamar edo hamaika egotea izaten da ohikoena. Bestalde, atzerritarrentzako lau pisu edota harrera-egoitza daude, eta 18 urteak beteta dauzkaten atzerritar nerabeentzako, beste hamabi emantzipazio-zentro daude. Guztira, 907 neska-mutil daude pisu, egoitza zein familiatan hartuta.
Gipuzkoa
Gipuzkoan, iaz, adin txikiko 325 lagun zeuden babesgabeko egoeran -Aldundiaren zaintzapean, beraz-. Horietatik, 169 harrera-zentroetan daude, eta 156 familiaren batekin. Egoitza-sareak 200 bat ume eta gazterentzako lekua dauka. Horietatik hogei -hiru egoitzatan banatuta-, pertsonalitate arazo larriak dauzkaten gazteentzat dira.
Nafarroa
Nafarroan, egoitza kontzertatuak eta dirulaguntza jasotzen duten egoitza pribatuak daude. Lehenengoei dagokienez, bederatzi pisu eta lau egoitza dauzkate, 134 lagun hartzeko lekuaz.
Iparraldea
Zoritxarrez ez dugu Ipar Euskal Herriko daturik eskuratzerik izan.

Egoitza berri bi Bizkaian

18 urte bete eta gero, zer?

Adin txikikoen harrera, kopurutan