Babarrunetan itota

Babarrunez eta patata frijituz betetako lapiko erraldoian egin du performance-a Mark McGowan artista ingelesak. Pataten eta babarrunen gainean etzanda eta burua saltxitxez estalita. McGowan-ek azaldu duenez, Erresuma Batuko ohitura gastronomikoei kritika egitea du helburu performanceak: Italiarrek pasta dute eta asiarrek, arroza. Britainiarrek, ordea, oso sukaldaritza kaltegarria dute.