Ba al dakizu lehen web orrialdea ikus daitekeela oraindik sarean?

Ba al dakizu lehen web orrialdea ikus daitekeela oraindik sarean? Garapen handia izan dute web orrialdeek, baina bestelako itxura zuten hasierako haiek. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/ba-al-dakizu-lehen-web-orrialdea-ikus-daitekeela-oraindik-sarean/@@download/image/tim-berners-lee-photo-cern-1615573220.jpg
2024/12/11
Garapen handia izan dute web orrialdeek, baina bestelako itxura zuten hasierako haiek.
Ba al dakizu lehen web orrialdea ikus daitekeela oraindik sarean?

Gaur egun egunero ibiltzen gara sarean eta garapen handia jasan du mundu mailako sare zabalak, baina ez zuen oraingo itxura lehen web orrialdeak. World Wide Web sarea eta lehen web orrialdea Tim Berners Lee zientzialari britainiarrak sortu zuen. Ginebrako CERN laborategi europarreko ikerlaria zen bera garai hartan. 

1989an asmatu zen lehen web orrialde hura, eta ordutik aurrera informazioa mundu mailan partekatzeko aukera eman digu sareak. Miloika web orrialde sortu eta ezabatu dira, baina lehena sarean dago oraindik ikusgai, honako esteka honetan. Bertara sartu eta web orrialdea ikusteko aukeraz gain, haren sorreraren inguruko informazioa ere bada. 

Ikus daitekeen bezala, orrialde sinplea da, kolore, irudi, bideo eta halakorik gabea. Kontu horiek geroago iritsi ziren, eta baita bannerrak eta publizitatea ere.

Hasieran, zientzialariek informazioa partekatzeko gune bat zen, baina 1993an guztion eskura jarriko zela iragarri zuten, dohainik. Hortik aurrera hasi zen indarra hartzen egun erabat barneratuta dugun web orrialdeen erabilera.

Denak izaten du hasiera bat. Ez al da hala?