'B-TUBER. YOUTUBER IZARREN BILA!' GAZTEENTZAKO AISIALDI PROGRAMA BILBON

'B-TUBER. YOUTUBER IZARREN BILA!' GAZTEENTZAKO AISIALDI PROGRAMA BILBON 11 eta 13 urte arteko gazteek ikus-entzunezko edukiak sortzen, editatzen eta partekatzen ikasiko dute abenduaren 27tik 30era. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/b-tuber-youtuber-izarren-bila-gazteentzako-aisialdi-programa-bilbon/@@download/image/influencer-youtuber.jpg
2021/11/19

Testua: Maitane Legarreta Etxezarreta
@mailegetx

11 eta 13 urte arteko gazteek ikus-entzunezko edukiak sortzen, editatzen eta partekatzen ikasiko dute abenduaren 27tik 30era.
'B-TUBER. YOUTUBER IZARREN BILA!' GAZTEENTZAKO AISIALDI PROGRAMA BILBON

Bilboko Udalak, Azkue Fundazioarekin batera, B-Tuber. Youtuber izarren bila! programa antolatu du aurten ere, Bilbon erroldatutako 11 eta 13 urte arteko gazteentzat, 2008, 2009 eta 2010. urteetan jaiotakoentzat, alegia. Adingabeei aisialdi hezitzaile eremuak eskaintzea da helburua, gazteek ikus-entzunezko edukiak partekatzen, sortzen eta editatzen ikas dezaten, eta Youtube-ra erraz eta segurtasunez igotzen. Horretaz gain, gazteen euskara erabilera sustatzea eta Gabonetako eskola-oporretan lana eta familia uztartzen laguntzea ere bada ekimenaren asmoa.

Tailerrak doakoak izango dira eta 320 toki eskainiko dituzte, zortzi tailerretan banatuta. Saioak abenduaren 27tik 30era bitartean egingo dituzte Euskararen Etxean, goizez (10:00-13:00) edo arratsaldez (15:30-18:30). Saio bakoitzean 40 lagun egongo dira eta lau talde eratuko dituzte; talde bakoitzean 10 gazte eta hezitzaile bat egongo dira.

Interesa duten gazteek programatutako zortzi saioetako batean parte hartu ahalko dute. Horretarako, Bilboko Udalaren web-orrian eman beharko dute izena. Izena emateko epea hilaren 28ra arte egongo da zabalik. Izena eman ahala beteko dira plazak eta guztiak beteta daudenean itxaron zerrenda irekiko da. Lantegian plazaren bat libre geratuko balitz, itxaron zerrendatik plazarik lortu ez duen lehenengo pertsonari deituko diote.