Azukrearen pandemiari aurre egiteko unea

Azukrearen pandemiari aurre egiteko unea Obesitatea mundu osoan zabaldutako osasun krisi handienetakoa da, eta izurria gelditzeko ezinbestekoa da azukre kontsumoa jaistea, baina nola? https://www.gaztezulo.eus/albisteak/azukrearen-pandemiari-aurre-egiteko-unea/@@download/image/unnamed.jpg
2020/07/13
berria

Ane Urrutikoetxea @aneurruti

Obesitatea mundu osoan zabaldutako osasun krisi handienetakoa da, eta izurria gelditzeko ezinbestekoa da azukre kontsumoa jaistea, baina nola?
Azukrearen pandemiari aurre egiteko unea

Koronabirusa ez da egun jasaten gabiltzan pandemia bakarra; obesitatea geroz eta arazo larriagoa da herrialde gehienetan, eta gaitzari aurre egiteko neurri eraginkorrena azukredun produktuen aurka egitea da. Nola? Europako herrialde gehienek zergak jarri dizkiete azukredun produktuei, baina denek ez dute indar berarekin egin azukrearen aurka.

Herrialde Katalanetan adibidez, 5-8 gramo azukredun edariek 8 zentimoko zerga dute, eta 12 zentimoko zerga 100 ml-ko 8 gramo azukre edo gehiago badute; Frantzian, Ipar Euskal Herria barne, azukredun edari guztiek dute 7 zentimoko zerga, ez horrela Hego Euskal Herrian; Erresuma Batuan askoz ere gogorrago egin dute azukrearen aurka, eta 21-24 zentimoko zerga dute azukredun edariek. Guztietan gogorrena Norvegia da; bertan, azukredun edarien litro bakoitzak 35 zentimoko zerga du.

Eraginkorra ote da azukredun produktuei zergak ezartzea? Erresuma Batuan, adibidez, edari hauen kontsumoa %29 jaitsi da azken urteetan, Frantzian %3,3, eta Norvegian %10. Beraz, badirudi emaitzak positiboak direla.

Europa ez da azukrearen aurkako neurriak hartzen bakarra; Mexikon, Txilen, eta Hego Afrikan ere zergak ezarri dizkiete azukredun produktuei, emaitza positiboak eskuratuz.