Azukre pixka bat?

Beste behin ere, hona hemen AEBetatik heldu zaigun gailu teknologiko kuriosoa, edo hobeto esanda, gailu horiek martxan jartzeko bitartekoa: mugikorrak eta tabletak kargatzeko azukrezko bateria. Virginiako zientzialari talde batek garatu du, eta egungoak baino merkeagoa izateaz gain, biodegradagarria ere bada; bateria arruntek adina energia du, eta noizbait azukre pixka bat behar izanez gero, bertatik hartu ahal izango dugu!