'Azukre beltza' erakusketa jarri dute Gasteizko Labe Gazte Laborategian

'Azukre beltza' erakusketa jarri dute Gasteizko Labe Gazte Laborategian Julian Zulueta arabarraren bizitzan murgiltzeko bide ematen dute webguneak eta instalazioak. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/azukre-beltza-erakusketa-jarri-dute-gasteizko-labe-gazte-laborategian/@@download/image/kainabera.png
2023/12/19
Julian Zulueta arabarraren bizitzan murgiltzeko bide ematen dute webguneak eta instalazioak.
'Azukre beltza' erakusketa jarri dute Gasteizko Labe Gazte Laborategian

Gazteentzako sorkuntzarako Labe Gazte Laborategiak, Gazte Sortzaileak 2022 bekaren irabazle izandako Irati Antia gasteiztarraren Azukre Beltza erakusketa paratu du. Azukrearen eta pertsonen merkataritzan aritutako Julian Zulueta Amondoren istorioa kontatzen du erakusketak. 

Erakusketak webgunea eta ikus-entzunezko instalazioa uztartzen ditu, esklabistaren historia gertutik ezagutzeko asmoz. Zuluetaren bizitzan murgiltzeko aukera ematen die webguneak bisitariei, eta ikus-entzunezko instalazioak, berriz, XIX. mendeko pertsona esklabizatuen bidaiak, lan behartuak eta askatasun gabeziak irudikatzen ditu. Esperientzia honek "hunkitu zein hezi"egin nahi duela azaldu dute, "historiari, bidegabekeriari eta botereari buruzko hausnarketa bultzatuz".

Proiektuaren garapenean bidelagun izan ditu Itziar Garaluce eta Aitor Garcia de Vicuña, besteak beste, eta elkarrekin, irudia, soinua eta espazioa landu dituzte esperientzia murgiltzaile hau aurrera eramateko.

Erakusketa abenduaren 22ra arte egongo da ikusgai, asteazkenetik ostiralera 17:30etik 20:30era, eta larunbatetan 11:00etatik 13:00etara.

Erakusketaz gain, Angela Lozano artista gasteiztarraren azken lana inauguratu da horma-irudietarako paretan.